14 Eta Abnerrec erran cioen Joabi: Cembait guiçon-gazte jaiqui beitez eta guduca gure aitzinean. Eta Joabec ihardetsi çuen: Jaiqui beitez.
15 Beraz jaiqui eta atheratu ciren hamabi Benjamindic, Saulen seme Isbosethen aldecoetaric, eta hamabi Dabiden aldecoetaric.
16 Eta cein bere kideari burutic lothuric, ezpata sahetsetic sarthu cioen etsaiari, eta oro batean erori ciren; eta toqui hura deithua içan cen Hazcarren landa Gabaonen.
17 Eta guerla bat asqui gogorra atheratu cen egun hartan: Abner eta Israelgo guiçonac ihes igorriac içan ciren Dabiden cerbitzariez.
18 Eta han ciren Sarbiaren hirur semeac, Joab, Abisai eta Asael. Bada, Asael lastercari bat cen guciz çalhua, oihanetan dauden orkatzetaric bat beçala.
19 Eta Asael Abnerren ondotic cihoan, eta etzen ez escuin, ez ezquer aldaratu Abnerri jarraiquitzea utziz.
20 Hargatic Abnerrec bere guibelera beguiratu çuen, eta erran cioen: Ez haiz Asael? Hunec ihardetsi çuen: Ni nauc.