16 Eta cein bere kideari burutic lothuric, ezpata sahetsetic sarthu cioen etsaiari, eta oro batean erori ciren; eta toqui hura deithua içan cen Hazcarren landa Gabaonen.
17 Eta guerla bat asqui gogorra atheratu cen egun hartan: Abner eta Israelgo guiçonac ihes igorriac içan ciren Dabiden cerbitzariez.
18 Eta han ciren Sarbiaren hirur semeac, Joab, Abisai eta Asael. Bada, Asael lastercari bat cen guciz çalhua, oihanetan dauden orkatzetaric bat beçala.
19 Eta Asael Abnerren ondotic cihoan, eta etzen ez escuin, ez ezquer aldaratu Abnerri jarraiquitzea utziz.
20 Hargatic Abnerrec bere guibelera beguiratu çuen, eta erran cioen: Ez haiz Asael? Hunec ihardetsi çuen: Ni nauc.
21 Eta Abnerrec erran cioen: Eguiçac escuin, edo ezquer, eta loth haquio guiçon-gazte horietaric bati, eta hiretzat harzquic buluzquinac. Bainan Asaelec etzuen nahi içan utzi haren hersatzea.
22 Eta berriz ere Abnerrec erran cioen Asaeli: Guibelerat eguiçac, ez beneçacaian borcha hi ene lançarequin lurrari jostera, eta guero ene beguithartea ecin alchatuco diat hire anaia Joaben aitzinean.