1 Guerthatu ere cen han bacela Belialen guiçon bat, Seba deitzen cena, Bocriren semea, Jeminitarra; eta turuta jo çuen, eta erran: Dabiden baithan ez dugu pharteric, ez-eta primançaric Isairen semearen baithan. Israel, itzul hadi hire olhetara.
2 Eta Israel gucia Dabiden ganic bereci cen, eta Sebari, Bocriren semeari jarraiqui içan cen. Bainan Judaco guiçonac beren erregueari iratchiquiac egotu ciren Jordanetic Jerusalemeraino.
3 Eta erregue heldu içan cenean bere etchera Jerusalemera, hartu cituen bere hamar ohaideac, etchearen çain utzi içan cituenac, toqui hersi batean eçarri cituen eta jatecoac ematen ciozcaten. Etzen guehiago hequien gana hurbildu, bainan hersiac egotu ciren beren heriotzeco eguneraino, alharguntasunean biciz.
4 Bada, erreguec erran cioen Amasari: Bil darozquidatzu hirur egunic barnean Judaco guiçon guciac, eta çu ere han kausi çaiteci.