19 Ez othe naiz, ni eguia Israelen ihardesten dudana? eta çuc bilhatzen duçu hiriaren eragoztea eta ama bat Israelen xahutzea? Certaco errecara arthiquitzen duçu Jaunaren primança?
20 Joabec ihardetsi cioen: Urrun, urrun hori ni ganic; ez dut ez errecaratzen, ez-eta eragozten.
21 Gauça ez da hola, bainan Efraimgo mendico guiçon batec, Sebac, Bocriren semea deitzen denac, bere escua alchatu du Dabid erreguearen contra: hura bakarra iguçue, eta hiritic guibelerat eguinen dugu. Eta emaztequiac Joabi erran cioen: Huna, bada, haren burua harrasitic arthiquico çaitzu.
22 Emaztequia goan cen beraz populu guciaren erdira, eta çuhurqui minçatu citzaioeten; eta Sebaren, Bocriren semearen burua mozturic, arthiqui cioten Joabi. Hunec turuta jo çuen, eta hiritic guibelerat goan ciren eta ceinec bere olhara eguin çuen: Joab, berriz, Jerusalemera itzuli cen erregueren gana.
23 Joab içan cen beraz Israelgo armada guciaren buruçagui; Banaias, Joiadaren semea Ceretharren eta Pheletharren buruçagui;
24 Aduram, berriz, leinuetaco buruçagui; Josafat, aldiz, Ahiluden semea, agueriez cargutua;
25 Siba, berriz, iscribau; arren Sadoc eta Abiathar, aphez;