2 Erregueac 20:6-12 BHNT

6 Bada, Abisairi erran cioen Dabidec: Orai Sebac, Bocriren semeac, atsecabe guehiago emanen darocu ecenez Absalomec. Har çatzu beraz çure nausiaren cerbitzariac, eta Sebari çoazquio ondotic, beldurrez-eta atzeman detzan hiri hazcartuac, eta itzur daquigun.

7 Joaben guiçonac ilki ciren beraz harequin, eta Ceretharrac ere, eta Pheletharrac; eta guiçon bizcor guciac Jerusalemetic atheratu ciren Sebaren, Bocriren semearen ondotic goateco.

8 Gabaonen den harri handira cirenean, Amasa heldu cela aitzinera ethorri citzaioeten. Bada, Joab jauncia cen bere soinecoaren neurrico athorra hersi batez, eta çuen gainetic guerrunceraino dilindan, bere maguinan, ezpata bat eguina den-gutiena higuituz athera eta hartaz jo çaitequeen beçala.

9 Joabec beraz Amasari erran cioen: Agur, anaia. Eta escu ezquerraz hartu çuen Amasaren cocotsa, musu emateco itchuran.

10 Bada, Amasa etzen ohartu Joaben ezpatari: Joabec sakitu çuen Amasa sahetsetic eta haren herceac ixuri cituen lurrera, eta etzioen eman behar içan bigarren ukaldiric, eta Amasa hil cen. Joab, berriz, eta Abisai, haren anaia, goan ciren Bocriren seme Sebaren ondotic.

11 Bizquitartean, nola Amasaren gorphutzaren aldean guelditu baitziren Joaben lagunetaric cembait, erran çuten: Huna Dabidec Joaben orde buruçagui içatea nahi içan duena.

12 Bada, Amasa odolez estalia bidearen erdian etzana çagoen. Norbaitec ikusi çuen populu gucia guelditzen cela haren ikusteco; Amasa aldaratu çuen bazter batera eta estali çuen capaz, iragaileac gueldi etzitecen haren gatic.