9 Joabec beraz Amasari erran cioen: Agur, anaia. Eta escu ezquerraz hartu çuen Amasaren cocotsa, musu emateco itchuran.
10 Bada, Amasa etzen ohartu Joaben ezpatari: Joabec sakitu çuen Amasa sahetsetic eta haren herceac ixuri cituen lurrera, eta etzioen eman behar içan bigarren ukaldiric, eta Amasa hil cen. Joab, berriz, eta Abisai, haren anaia, goan ciren Bocriren seme Sebaren ondotic.
11 Bizquitartean, nola Amasaren gorphutzaren aldean guelditu baitziren Joaben lagunetaric cembait, erran çuten: Huna Dabidec Joaben orde buruçagui içatea nahi içan duena.
12 Bada, Amasa odolez estalia bidearen erdian etzana çagoen. Norbaitec ikusi çuen populu gucia guelditzen cela haren ikusteco; Amasa aldaratu çuen bazter batera eta estali çuen capaz, iragaileac gueldi etzitecen haren gatic.
13 Hura beraz bidetic aldaratua içan cenean, iragaiten ciren Joabi jarraiquitzen ciren guciac, Seba, Bocriren semearen ondotic goateco.
14 Bada, Seba Israelgo leinu gucietan iragan cen Abelan eta Bethmaacan; eta guiçon hauta guciac haren gana bilduac içan ciren.
15 Hargatic Joab eta bere lagunac ethorri ciren eta sethioan çaducaten Abelan eta Bethmaacan; hiria inguratu çuten trenchadaz, eta sethiatua cen hiria. Joabequin cen oste gucia hari cen harrasien eragoztera.