2 Beraz erreguec Gabaontarrac deithuric, erran çaroeten, (bada Gabaontarrac etziren Israelgo semeen etsaiac, bainan Amorhear ondar batzuec, eta Israelgo semeec cin eguin içan çaroeten, eta Saulec karrez, jo nahi içan cituen, Israelgo eta Judaco semeen ordez beçala.)
3 Dabidec erran çaroeten beraz Gabaontarrei: Cer eguinen darotzuet eta cer içanen da çuen bidegabearen medeapena, benedica deçaçuençat Jaunaren primança?
4 Gabaontarrec ihardetsi çaroeten: Ez dugu bilhatzen ez cilharric ez urheric, bainan Saul eta haren etchea ditugu bilhatzen, eta ez dugu nahi Israeldic guiçon bat içan dadien hila. Erreguec erran çaroeten: Cer nahi duçue beraz eguin deçaçuedan?
5 Hauquiec ihardetsi çaroeten erregueri: Bidegabequi lehertuac eta ehoac erabili gaituen guiçona xahutu behar dugu, bat bakarra haren odolecoric gueldi ez dadien Israelgo muguen barnean,
6 Eman bequizquigu çazpi guiçon haren semeetaric, gurutzefica detzogun Jaunari Gabaa Saulenean, lehenago Jaunaren hautatua içatu denarenean. Eta erreguec erran çuen: Emanen ditut.
7 Eta erreguec guphide içan çuen Miphiboseth, Jonathas, Saulen semearen semea, Dabiden eta Saulen seme Jonathasen artean içatu cen cina gatic Jaunaren icenean.
8 Erreguec beraz hartu cituen Armoni eta Miphiboseth, Saulen ganic Erresphac, Ayaren alabac içan cituen bi semeac, eta Saulen alaba Micolen borz seme, Bercelai Molathicoaren seme Hadrielen ganic içanac.