6 Eman bequizquigu çazpi guiçon haren semeetaric, gurutzefica detzogun Jaunari Gabaa Saulenean, lehenago Jaunaren hautatua içatu denarenean. Eta erreguec erran çuen: Emanen ditut.
7 Eta erreguec guphide içan çuen Miphiboseth, Jonathas, Saulen semearen semea, Dabiden eta Saulen seme Jonathasen artean içatu cen cina gatic Jaunaren icenean.
8 Erreguec beraz hartu cituen Armoni eta Miphiboseth, Saulen ganic Erresphac, Ayaren alabac içan cituen bi semeac, eta Saulen alaba Micolen borz seme, Bercelai Molathicoaren seme Hadrielen ganic içanac.
9 Eman cituen Gabaontarren escuetan. Hauquiec gurutzeficatu cituzten mendian Jaunaren aitzinean; eta çazpi guiçon hunec hil ciren batean uztaco lehembicico egunetan, garagarrraren uzta hastearequin.
10 Bada, Ayaren alaba Erresphac çurdatz bat harturic harriaren gainean hedatu çuen bere ohetzat, hilabethearen hastetic eta cerutic uria hequien gainera eror çadien arteo; eta etzituen egunaz xoriac utzi hequien circicatzera, ez-etare gabaz ihiciac.
11 Heldua içan cen Dabidi cer eguin çuen Erresphac, Ayaren alaba Saulen ohaideac.
12 Eta Dabid goan cen, eta hartu cituen Saulen heçurrac eta haren seme Jonathasenac Jabes Galaadeco guiçonen ganic, ceinec ebatsi baitzituzten Bethsango carricatic, non Filistindarrec dilindan eçarri baitzituzten, Saul Jelboen hil içan çutenean.