3 Israelgo Jaincoa minçatu çait, Israelgo hazcarrac erran darot: Çucentasunean eta Jaincoaren beldurrean erreguina bedi guiçonen gainean erreguinatzen dena.
4 Iduri argui-beguia, iguzquia jaiquitzen denean, goicean lanhoric gabe dirdiratzen du, uritean lurretic sorcen den belharra du iduri.
5 Ene etchea Jaincoa baithan etzen hambatecoa, Jaunac enequin eguin ceçançat patu bat bethierecoa, gucien artean sendoa eta ecin kordocatua. Ecen hura içan da ene gueriça gucia, eta ene nahia; eta nahicunderic ez dut içan, burutu ez dudanic.
6 Bainan legue hausleac iraicico dira escuz kencen ez diren elhorriac beçala.
7 Eta norbaitec hequiec uquitu nahi baditu, escura har betza burdin-haiotza eta çurezco macoa, eta sutan eçarriric laharrac erreac içanen dira ezdeustu arteo.
8 Huna Dabiden hazcarren icenac. Alkian jarcen cena, hiruren arteco buruçagui guciz çuhurra, çureco biphi guciena iduri çuelaric, çorci ehun guiçon hil cituen oldar-aldi batez.
9 Haren ondotic, haren aitaldeco osabaren semea, Eleaçar Ahoharra, Filistindarrec escarnio eguin çutenean, eta guducatzeco bildu cirenean Dabidequin ciren hirur hazcarren erdicoa.