14 Eta Dabidec berri-eramaileac igorri ciozcan Isbosethi, Saulen semeari, cioelaric: Bihur darotaçu Micol ene emaztea, ezconçaz içatu dudana Filistindarren ehun buztan-moco truc.
15 Isbosethec igorri çuen beraz haren bilha, eta kendu cioen bere senhar Phaltieli, Laisen semeari.
16 Eta Phaltiel bacihoaquion nigarrez ondotic Bahurimeraino; eta Abnerrec erran cioen hari: Habil eta itzul hadi. Phaltiel itzuli cen.
17 Abnerrec halaber solasa eman cioten Israelgo çaharrei, cioelaric: Atzo nola herenegun nahi cinduten Dabid erreguina cedin çuen gainean.
18 Orai eguiçue beraz, ceren Jauna hunela minçatu baita: Dabid ene cerbitzariaren escuaz atheratuco dut Israelgo ene populua Filistindarren aztaparretic eta bere etsai gucienetaric.
19 Eta Abner minçatu cen Benjamini ere. Eta Hebronera goan cen Dabidi erratera nolacoa cen Israelen eta Benjamin guciaren nahicundea.
20 Dabiden gana Hebronera ethorri cen hogoi guiçonequin; eta Dabidec eman cioten barazcari bat Abnerri eta harequin ethorri ciren hogoi guiçonei.