24 Joab aguertu cen erregueren aitzinera eta erran cioen: Cer eguin duçu? Huna non Abner ethorri den çure gana: certaco utzi duçu? eta goan, eta itzuli da.
25 Ez daquiçu Abner, Nerren semea, çure enganatzera ethorri dela, çure sar-ilkien jaquitera eta eguiten ditutzun gucien eçagutzera?
26 Beraz Dabiden ganic atheraturic, Joabec mandatariac igorri cituen Abnerren guibeletic, eta guibelerat ekarraraci çuen Siraco urteguitic, Dabiden jaquin-gabean.
27 Abner Hebronera itzuli cenean, Joabec bazterrera eraman çuen athearen erdira, malçurquerian minçatzeco; eta han Abner jo çuen ixtaçakian, eta hil cen Joaben anaia Asaelen odolaren aspercundetan.
28 Dabidec jaquin çuenean gauça orducoz eguina, erran çuen: Bethi gucico Jaunaren aitzinean garbi naiz, eta ene erresuma ere, Nerren seme Abnerren odoletic;
29 Haren odola eror bedi Joaben buruaren gainera eta haren aitaren etche guciaren gainera; Joaben etchean ez bedi behinere escas içan haci-jariaduna, leguensua, ardatz-iduquitzailea, ezpataren azpian erorico dena eta oguia escas içanen duena.
30 Joabec eta haren anaia Abisaic hil çuten beraz Abner, Abnerrec guduan hil çuelacotz hequien anaia Asael Gabaonen.