31 Eta Dabidec erran cioen Joabi eta harequin cen populu guciari: Hauts çatzue çuen soinecoac, eta çakuac jaunz çatzue, eta deithorea eguiçue Abnerren hilotsetan. Bada, Dabid erreguea jarraiquitzen cen hil-kutchari.
32 Eta Abner ehorci ondoan Hebronen, boça alchatu çuen Dabidec, eta nigarrez egotu cen Abnerren hobiaren gainean; eta populu guciac ere nigar eguin çuen.
33 Eta erreguec Abner deithoratuz eta nigarrez, erran çuen: Abner ez da hil guiçon uzcurrac hilcen ohi diren beçala.
34 Çure escuac ez dira estecatuac içatu, eta çure çangoac ez dira burdinez josiac içatu; bainan erori çare hala nola nihor erorcen ohi baita tzarqueriaco semeen aitzinean. Eta populu guciac batean deithoratuz, nigar eguin çuen Abnerren gainean.
35 Eta oste gucia ethorri cenean janhariaren harceco Dabidequin, egun argui celaric oraino, Dabidec cin eguin çuen huneletan: Jaincoac hau eguin biaçat eta hura gainetic, baldin iguzquia sarthu aitzinean dastatzen badut oguia edo berce cerbait.
36 Populu guciac aditu çuen, eta haren gogaraco içan ciren erreguec populu guciaren aitzinean eguin cituenac oro.
37 Eta populu guciac eta Israel guciac eçagutu çuten egun hartan, Nerren seme Abnerren heriotzea etzela erregueren ganic ethorri.