1 Bada, Isbosethec, Saulen semeac, aditu çuen nola Abner hila içan cen Hebronen, eta haren escuec indarra galdu çuten, eta Israel gucia asaldatu cen.
2 Eta Saulen semearen cerbitzuan baciren bi ohoin-buruçagui; bat deitzen cen Baana eta bercea Errecad, Erremon Berotharraren semeac, Benjamingo semeetaric; ecen Beroth Benjamingotzat ekarria içatu da.
3 Eta Berotharrac ihes goan ciren Jethaimera, eta han arrotz bici içan dira orai arteo.
4 Bada, Saulen seme Jonathasen seme bat bacen çangotaric hebaina; ecen borz urthe cituen Jezraheldic Saulen eta Jonathasen heriotzearen berria ethorri cenean. Hargatic bere unhideac hartu çuen eta ihesari eman cen; eta ihes goateco laster eguiten çuelaric, erori cen haurra eta maingu guelditu; eta icena çuen Miphiboseth.