3 Eta Berotharrac ihes goan ciren Jethaimera, eta han arrotz bici içan dira orai arteo.
4 Bada, Saulen seme Jonathasen seme bat bacen çangotaric hebaina; ecen borz urthe cituen Jezraheldic Saulen eta Jonathasen heriotzearen berria ethorri cenean. Hargatic bere unhideac hartu çuen eta ihesari eman cen; eta ihes goateco laster eguiten çuelaric, erori cen haurra eta maingu guelditu; eta icena çuen Miphiboseth.
5 Beraz Erremon Berotharraren semeac, Baana eta Errecad ethorri cirenean, egunaren beroenean sarthu ciren Isbosethen etchean, ceina egüerditan lo baitzagoen bere ohearen gainean. Etcheco emaztequi athalçaina, ogui garbitzen hari celaric, lohacartu cen.
6 Errecab eta Baana haren anaia etchera ixilic sarthu ciren, ogui-buruac harcen cituztelaric; Isboseth ixtaçakian jo eta ihes eguin çuten.
7 Eta etchera sarthu cirenean, Isboseth ohe gainean lo çagoen bere guelan; jo eta hil çuten; eta haren burua harturic, gau gucian goan ciren mortuco bideaz.
8 Isbosethen burua Dabidi ekarri cioten Hebronera, eta erran cioten erregueri: Huna Isbosethen burua, Saul çure etsai çure bicia bilhatzen çuenaren semearena; eta Jaunac egun ene erregue Jaunari aspercunde eman dio Saulez eta haren odolecoez.
9 Eta Dabidec ihardestean Erremon Berotharraren semeei, Errecab eta haren anaia Baanari, erran cioten: Bici bedi Jauna, ene bicia hestura orotaric atheratu duena!