7 Eta etchera sarthu cirenean, Isboseth ohe gainean lo çagoen bere guelan; jo eta hil çuten; eta haren burua harturic, gau gucian goan ciren mortuco bideaz.
8 Isbosethen burua Dabidi ekarri cioten Hebronera, eta erran cioten erregueri: Huna Isbosethen burua, Saul çure etsai çure bicia bilhatzen çuenaren semearena; eta Jaunac egun ene erregue Jaunari aspercunde eman dio Saulez eta haren odolecoez.
9 Eta Dabidec ihardestean Erremon Berotharraren semeei, Errecab eta haren anaia Baanari, erran cioten: Bici bedi Jauna, ene bicia hestura orotaric atheratu duena!
10 Nola berria ekarri çarotana, erranez: Saul hil da, ustez berri on bat ekarcen çarotan, hartu eta hil baitut Siceleguen, sari bat çuelaric mereci berri harençat;
11 Orai cembatez hobequi, guiçatzar batzuec hil dutenean guiçon hobengabe bat, bere etchean, bere ohearen gainean, bilhatuco dut çuen baithan haren odola, eta iraiciren çaituztet lurraren gainetic?
12 Hargatic Dabidec manaturic bere cerbitzariei, hil cituzten; eta hequien escuac eta çangoac mozturic, arrainteguitic dilindan eçarri cituzten Hebronen; eta Isbosethen burua hartu çuten eta Abnerren hobian ehorci Hebronen.