13 Dabidec beraz, Hebrondic ethorri ondoan, hartu cituen oraino ohaideac eta, emazteac Jerusalemdic; eta berce semeac eta alabac sorthu citzaizcon Dabidi.
14 Eta hauquiec dira Jerusalemen sorthu citzaizcon semeen icenac: Samua, Sobab, Nathan, Salomon,
15 Jebahar, Elisua, Nepheg,
16 Japhia, Elisama, Elioda eta Eliphaleth.
17 Filistindarrec beraz ençun çuten Dabid erreguetzat gançutua içan cela Israelen gainean, eta guciac igan ciren Dabidi jaçarceco. Dabidec ençun çuenean hori, gaztelura jautsi cen.
18 Bada, Filistindarrac ethorriric hedatu ciren Erraphaimgo haranean.
19 Dabidec Jauna consultatu çuen, cioelaric: Iganen othe naiz Filistindarretara? eta ene escuetara emanen ditutzu? Jaunac Dabidi ihardetsi cioen: Igan çaite, ceren Filistindarrac çure escuetara arthiquico baititut.