14 Eta hauquiec dira Jerusalemen sorthu citzaizcon semeen icenac: Samua, Sobab, Nathan, Salomon,
15 Jebahar, Elisua, Nepheg,
16 Japhia, Elisama, Elioda eta Eliphaleth.
17 Filistindarrec beraz ençun çuten Dabid erreguetzat gançutua içan cela Israelen gainean, eta guciac igan ciren Dabidi jaçarceco. Dabidec ençun çuenean hori, gaztelura jautsi cen.
18 Bada, Filistindarrac ethorriric hedatu ciren Erraphaimgo haranean.
19 Dabidec Jauna consultatu çuen, cioelaric: Iganen othe naiz Filistindarretara? eta ene escuetara emanen ditutzu? Jaunac Dabidi ihardetsi cioen: Igan çaite, ceren Filistindarrac çure escuetara arthiquico baititut.
20 Dabid ethorri cen beraz Baalpharasimera, eta han jo cituen Filistindarrac, eta erran çuen: Jaunac ene aitzinean barraiatu ditu ene etsaiac, urac barraiatzen diren beçala. Hargatic leku haren icena emana içan cen: Baalpharasim.