4 Hogoi eta hamar urthetaco guiçon-gaztea cen Dabid erreguinatzen hasi cenean, eta erreguinatu cen berrogoi urthez.
5 Çazpi urthez eta sei hilabethez Hebronen erreguinatu cen Judaren gainean; Jerusalemen, berriz, erreguinatu cen hogoi eta hamahirur urthez Israel guciaren eta Judaren gainean.
6 Eta erregue eta harequin ciren guiçon guciac Jerusalemera goan ciren, Jebusear lur hartaco egoiliarraren contra. Eta Jebusearrez errana içan citzaioen Dabidi: Ez haiz hemen sarthuco itsu eta mainguac iraici arteo, ciotelaric: Dabid ez da hemen sarthuco.
7 Dabidec ordean hartu çuen Siongo gaztelua, ceina baita Dabiden hiria.
8 Ecen Dabidec egun hartan precio bat escaini çuen Jebusear bat joco çuenarençat, eta hegazteguietaco xurrutac uquituco cituenarençat, eta Dabiden bicia higüin çuten itsuac eta mainguac iraicico cituenarençat. Hargatic da erran-çaharra: Itsua eta maingua ez dira temploan sarthuco.
9 Eta Dabidec bere egoitza eguin çuen gazteluan, eta hura deithu çuen Dabiden hiria; eta etcheac eguin cituen inguruan Melotic hasiric eta barnera.
10 Eta aitzinatuz eta berhatuz cihoan, eta armadetaco Jainco Jauna harequin cen.