16 Eta Jaunaren arka Dabiden hirian sarthu cenean, Micol Saulen alabac leihotic beguiraturic, ikusi çuen erregue Dabid dançan eta jaucica Jaunaren aitzinean, eta erdeinatu çuen bere bihotzean.
17 Eta Jaunaren arka sarthu çuten eta bere lekuan eçarri, Dabidec hedatu cioen olharen erdian; eta Dabidec escaini cituen Jaunaren aitzinean holocaustac eta baquezco bitimac.
18 Eta holocausten eta baquezco bitimen escaincea akabatu çuenean, populua benedicatu çuen armadetaco Jaunaren icenean.
19 Eta Israelgo oste guciari, hala guiçonquiei nola emaztequiei, bakotchari eman cioten ogui-ophil bana, idiqui erre okel bana, eta irina olioan friguitua; eta populu gucia goan cen, cein bere etchera.
20 Dabid itzuli cen bere etchearen benedicatzera; eta Micol, Saulen alaba, atheraturic Dabiden bidera, erran çaroen: Cein ospetsu içatu den egun Israelgo erregue, bere burua aguercen çuenean bere cerbitzarien nescatoen aitzinean, eta biluci da, triatuetaco dostetarietaric bat biluzten balitz beçala!
21 Dabidec Micoli ihardetsi çaroen: Çure aita eta haren etche gucia baino nahiagoz hautatu nauen Jaunaren aitzinean, eta Jaunaren populuaren buruçagui Israelen içateaz manatu nauenaren aitzinean
22 Dançatuco naiz, eta eguin naicen baino aphalago jarrico; eta ttipi içanen naiz ene beguietan; eta aiphatu ditutzun nescatoen aitzinean ospetsuago aguertuco naiz.