3 Eta erregueri erran cioen Nathanec: Çoaci, eguizquitzu bihotzean ditutzun guciac, ceren Jauna çurequin baita.
4 Eta hara non guerthatu cen gau hartan Jauna Nathani minçatu cela huneletan:
5 Çoaz eta erroçu ene cerbitzari Dabidi: Hau dio Jaunac: Çuc eguinen othe darotaçu egoteco etche bat?
6 Ecen ez naiz etchetan egotu Israelgo semeac Eguiptoco lurretic atheratu ditudan egunetic eta orai arteo; bainan tabernaclean eta olha batean nindabilan.
7 Israelgo seme guciequin iragan ditudan lekuetan, Israelgo leinuetaric bati, Israelgo ene populua alha deçan manatu diodanari minçatu othe natzaio, diodalaric: Certaco ez darotaçuet eguin cedrozco etche bat?
8 Eta orai hau erranen dioçu ene cerbitzari Dabidi: Nic hartu çaitut alhapideetaric ardien ondotic cinabilçanean, içan cintecen Israelgo ene populuaren gainean buruçagui.
9 Çurequin içatu naiz ibili çaren edocein toquitan eta çure aitzinetic xahutu ditut çure etsai guciac; eta çure icena eguin dut handi, lurrean diren handien icenaren bethe.