1 Bada, guerthatu cen horiez gueroz, Dabidec jo cituela Filistindarrac, eta aphaldu cituen, eta Dabidec Filistindarren escutic kendu çuen cergaren lokarria.
2 Eta jo cituen Moabitarrac, eta lurrean etzanaraciric soka batez neurtu cituen; neurtu cituen bi soka, bat hilceco, eta bercea biciric uzteco. Eta Moab eguina içan cen Dabiden cerbitzari cergaren azpian.
3 Eta Dabidec Adarecer, Errohoben semea, Sobaco erregue, jo çuen, goan içan cenean Ufrataco ibaiaren gainean bere nausitasunaren hedatzera.
4 Eta haren aldecotaric harturic hamaçazpi ehun çaldizco eta hogoi mila oinezco, Dabidec çainac ebaqui ciozcaten orguetaco çaldi guciei; bainan hequietaric beguiratu cituen ehun orga-laster.
5 Damaseco Siriarrac ere ethorri ciren lagunça ekarcera Sobaco erregue Adarecerri; eta Dabidec Siriarretaric jo cituen hogoi eta bi mila guiçon.
6 Dabidec çainçaileac eçarri cituen Damaseco Sirian; Siria eguina içan cen Dabidempeco cergaren azpian; eta Jaunac beguiratu çuen Dabid abiatu cituen urhats gucietan.
7 Dabidec hartu cituen Adarecerren cerbitzariac cituzten harma urheztatuac, eta Jerusalemera ekarri cituen.