1 Bada, Jaunac Moise deithu çuen, eta lekucotasuneco tabernacletic minçatu citzaioen, erraten cioelaric:
2 Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Çuetaric norbaitec Jaunari escainico dioenean aciendetaric bitima bat, hori da idi edo ardietaric bitimac escaincean,
3 Haren escainça holocausta balin bada eta abere gorrietaric, orotsa eta narriogabea escainico du lekucotasuneco tabernacle-sarcean, bere alderat jabalarazteco Jauna:
4 Eta escua eçarrico du bitimaren buruaren gainean, eta onhesgarri içanen da, eta xahupenetan baliatuco dena.
5 Eta aratchea Jaunaren aitzinean imolatuco du, eta Aaronen seme aphecec escainico dute haren odola, ixurcen dutelaric tabernacle-sarcearen aitzinean den aldarearen inguruan.