Lebiticoa 13 BHNT

1 Guero Jauna minçatu cen Moisi eta Aaroni, erraten ciotelaric:

2 Guiçona, ceinari larruan eta haraguian atheratuco baitzaio cara mudazcoric edo bixicaric, edo cerbait arguidura beçalatsucoric, erran nahi da leguen-çauria, eramana içanen da Aaron apheçaren aitzinera edo haren semeetaric baten gana.

3 Hunec ikusten duenean leguena larruan, eta ileac çurira mudatuac, eta leguenaren itchura den toquia sarthuagoa dela larrua baino eta berce haraguia baino, lehenaren çauria da, eta apheçaren erabaquitic guiçona lagunetaric berecia içanen da.

4 Bainan çuritasun argui hura larruan bada, eta berce haraguia baino sarthuagoa ez bada, eta ileac leheneco caran badaude, apheçac guiçona çazpi egunez hersia iduquico du,

5 Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: eta baldin leguena ez bada guehiago handitu, eta ez baditu larruan aitzineco neurriac iragan, berriz berce çazpi egunez hersico du.

6 Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: eta leguena ilhunago bada, eta ez bada larruan hedatu, xahutuco du guiçona, ceren çaragarra baita: guiçonac garbituco ditu bere soinecoac, eta xahu içanen da.

7 Baldin apheçac ikusia içan ondoan, eta xahu atheratua, leguena berriz hedatzen balitz, guiçona apheçaren gana bihurtua içanen da,

8 Eta lohitzat atheratua içanen da.

9 Leguenaren çauria guiçon baten baithan guerthatzen balin bada, haina apheçaren gana erakarrico da,

10 Eta hunec ikusico du. Eta larrua çuritua denean, eta ileen itchura mudatua, eta haragui bicia ere agueri,

11 Leguena çaharquitua eta larruari jota dela erabaquico da. Horren gatic apheçac lohitzat atheratuco du guiçona, eta ez du hersico, ceren haren lohitasuna aguericoa baita.

12 Bainan leguena barraiatuz hostatzen bada, burutic çangoetaraino, beguiec ikus ahal detzazqueten guciac estalcen baditu,

13 Apheçac beguiratuco dio, eta erabaquico du leguenic xahuena duela, gucia çuritu duelacotz, eta hortaco xahu içanen da.

14 Bainan haragui bicia aguertuco çaioenean,

15 Orduan apheçaren erabaquitic lohi atheratuco da, eta lohien arteco iduquia içanen da; ecen haragui biciarequin nahastecatzen den leguena, lohi da.

16 Baldin berriz çurira bihurcen bada, eta guiçona osoqui estalcen badu,

17 Apheçac beguiratuco dio, eta xahutzat atheratuco du.

18 Baldin norbaiti haraguian edo larruan çauri bat sorthu baçaio eta sendatu,

19 Eta çauri-lekuan aguercen bada orbain bat çuria edo gorrastzara, guiçona apheçaren gana erakarrico da.

20 Hunec ikusico duenean leguenaren toquia berce haraguia baino sarthuagoa, eta ileac çurituac, haina lohitzat atheratuco du; ecen leguenaren çauria ilki da orbainean.

21 Ileac leheneco cara balin badu eta orbaina uhersco, eta inguruco haraguia baino ez bada sarthuagoa, apheçac guiçona hersico du çazpi egunez.

22 Eta berhatzen bada, leguena dela erabaquico du.

23 Bainan bere lekuan baratzen bada, çauriaren orbaina da, eta guiçona xahu içanen da.

24 Bainan suz erreric sendatu diren haraguiac eta larruac orbaina çuri edo uher badute,

25 Apheçac beguiratuco dio, eta çurira bihurtu bada, eta haren lekua larru gaineracoa baino sarthuagoa; lohitzat atheratuco du guiçona, ceren leguenaren çauria orbainean sorthu baita.

26 Ileen cara hala-hala egon bada, eta çauria ez bada gaineraco haraguia baino sarthuagoa, eta leguenaren ithura gobela balin bada, apheçac guiçona hersico du çazpi egunez,

27 Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: leguena barraiatu bada larruan, guiçona lohitzat atheratuco du.

28 Bainan çuritasuna bere lekuan egon bada garbia içan gabe, erretzapeneco çauria da: eta horren gatic guiçona xahutzat atheratuco da, ceren orbaina erredurarena baita.

29 Guiçona edo emaztequia, ceinari buruan edo biçarrean haci baitzaio leguena, ikusiac içanen dira apheçaz.

30 Eta lekua sarthuagoa bada berce haraguia baino, ilea horasta eta ohi baino meharragoa, apheçac hainac lohitzat atheratuco ditu, ceren leguena burucoa eta biçarrecoa baita.

31 Bainan ikusten badu plaparen toquia inguruco haraguiarequin bardinean dela eta ilea belz, guiçona hersico du çazpi egunez,

32 Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio. Baldin plapa hedatu ez bada, eta ilea bere caraco badago, eta çauriaren toquia berce haraguiarequin bardin,

33 Guiçona murriztuco dute lekat plaparen toquian, eta berce çazpi egunez hersia içanen da.

34 Baldin çazpigarren egunean ikusten bada çauria bere lekuan egon dela, eta ez dela berce haraguia baino sarthuagoa, apheçac xahu atheratuco du, eta xahu içanen da bere soinecoac garbitu ondoan.

35 Bainan xahutu-eta, plapa hedatzen bada oraino larruan,

36 Ez du guehiago bilhatuco hea ilea horitu denez, ceren den agueriqui lohia.

37 Bada, plapa baratu bada, eta ileac belz badira, eçagut beça guiçona sendatua dela, eta ausarqui xahutzat athera beça.

38 Guiçon edo emaztequi, larruan çuria aguercen çaioenari,

39 Apheçac beguiratuco çuritasun ubelac arguitzen duela larruan kausitzen badu, jaquin beça ez dela leguena, bainan plapa çuri bat, eta guiçona xahua dela.

40 Guiçona, ceinari ileac burutic erorcen baitzaizco, karçoil da eta xahu:

41 Eta belharretic erorcen baçaizco ileac, aitzinez karçoil da eta xahu.

42 Bainan karçoildu toquian, aitzinean edo guibelean, plapa çuri edo horiric sorthu bada,

43 Apheçac ikusi-eta, eiquiric gabe erabaquico du leguena dela, toqui karçoilduan sorthua.

44 Beraz leguenac joa, eta apheçaren erabaquiz berecia den nor-nahic,

45 Soinecoac urratuac iduquico ditu, burua has, beguithartea soinecoaz itzalia, eta oihuz egonen da kutsatua eta lohi dela.

46 Leguensu eta lohi içanen den ephe gucian, egonen da bakarric campetaric campo.

47 Soineco ilezco edo lihozcoa leguena duena

48 Irazquian eta forraduran, edo larruzcoa bada, edo larruquiz eguina den cerbait,

49 Plapa çuriaz edo gorrastaz thonatua bada, plapa hura leguençat ekarria içanen da, eta apheçari erakutsico çaio.

50 Hunec, beguiratu-eta, çazpi egunez hersico du.

51 Eta çazpigarren egunean berriz beguiraturic, berhatu dela atzematen badu, dirauen leguena da, soinecoa kutsatua dela erabaquico du, eta thonequin causitu diren gauça guciac ere bai;

52 Eta horren gatic suan erreco dira.

53 Ikusten badu thona ez dela berhatu,

54 Manatuco du, eta garbituco dute leguena duen gauça, eta apheçac hura berce çazpi egunez hersico du.

55 Eta ikusten duenean leheneco itchura ez dela bihurtu, nahiz leguena ez den berhatu, lohitzat erabaquico du, eta suan erreco, leguena jarri delacotz soinecoaren axalean, edo barnera ere sarthu.

56 Bainan soinecoa garbitu ondoan leguenaren toquia ilhunago bada, ebaquico du pusca eta gainetacotic berecico.

57 Gueroago aguercen baçaio, aitzinean thonatuac etziren lekuetan, leguen ezbaieco dabilan bat, suan erre behar da.

58 Leguena guelditu bada, urean xurituco dira berriz garbi direnac, eta xahu içanen dira.

59 Hori da leguenaren leguea soineco ilezcoetan eta lihozcoetan, oihalean eta forraduran, eta larruzco pusca gucietan, nola behar diren xahu edo lohitzat atheratu.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27