1 Jauna Moisi minçatu citzaioen, erraten cielaric:
2 Har çatzu Aaron bere semeequin, hequien soinecoac eta gançutzeco olioa, bekatuarençateco aratchea, bi ahari eta sasquia airisequin,
3 Eta baldarna gucia bilaracico duçu tabernacle-sarcera.
4 Moisec eguin çuen Jaunac manatu beçala. Eta tabernacleco athe aitzinera bilaraciric oste gucia,
5 Erran çuen: Hau da Jaunac eguitea manatu duena.
6 Eta ordu berean erakarri cituen Aaron eta haren semeac. Eta hequiec garbitu ondoan,
7 Aphez-handiari jaunci cioen liho-harizco athorra, guerricoaz tincatzen çuelaric eta jaunzten cioelaric athorra gorrimorea; eta soinera eman cioen soingainecoa,
8 Eta lokarriaz tincatzen çuelaric, lothu cioen bulharretacoari ceinaren gainean iscribatuac baitziren hitz hauquiec: Irakaspena eta Eguia.
9 Burucoa ere eçarri cioen buruan, eta hartan, belharraren gainean urhezco xafla icen sainduaz consecratua, Jaunac berari manatu cioen beçala.
10 Eta hartu çuen gançutzeco olioa, eta hartaz ferecatu çuen tabernaclea eta hartaco tresneria gucia.
11 Eta aldarea sainduestean, çazpi aldiz ihinztatu ondoan, gançutu cituen hura eta hartaco tresna guciac; eta garbitzeco uncia bere azpicoarequin olioz sainduetsi çuen.
12 Aaron gançutu eta consecratu çuen olioa ixuriz haren buruaren gainera.
13 Haren semeac ere erakarriric, jaunci ciozcaten liho-harizco athorrac, eta erricoac eçarri, eta burucoac jaunci, Jaunac manatu içan çuen beçala.
14 Guero bekatuarençat escaini çuen aratche bat: eta Aaronec eta haren semeec escuac eçarri ondoan aratchearen buruaren gainean,
15 Moisec imolatu çuen hura, odola bilcen çuelaric; eta erhia bustiric, aldareco adarrac inguruan uquitu cituen; eta aldarea xahu eguinic eta sainduetsiric, haren oinetara ixuri çuen odol gaineracoa.
16 Eta guibel-erraiac estalcen cituen bilgorra, eta guibelaren sarea, eta bi guelçurrinac beren guicenarequin, erre cituen aldare gainean:
17 Aratchea, bere larru, haragui eta gorotzarequin, erretzen çuelaric campetaric campoan, Jaunac manatu içan çuen beçala.
18 Ahari bat ere holocaustetan escaini çuen: Aaronec eta bere semeec haren buruaren gainean escuac eçarri ondoan,
19 Moisec hura imolatu çuen, eta haren odola aldarearen inguruan ixuri.
20 Eta aharia bera puscaturic, haren burua, membroac eta bilgorra suan erre cituen,
21 Lehenic sabela eta çangoac garbituric; eta ahari gucia batean erre çuen aldare gainean, ceren cen holocausta bat, Jaunari usainic goçoenecoa, Jaunac manatu içan cioen beçala.
22 Bigarren aharia escaini çuen aphecen consecracioneco: Aaronec eta bere semeec escuac eçarri cituzten haren buruaren gainean:
23 Hura imolatu ondoan, Moisec, odoletic harturic, uquitu cituen Aaronen escuineco beharri-guinguilaren mocoa, escu escuineco erhi pototsa, eta orobat çangocoa.
24 Aaronen semeac ere aitzinera erakarri cituen; eta ahari imolatuaren odolarequin uquitu ciotzaten ondoan batbederari escuineco beharri-guinguilaren mocoa, escuineco escu eta çangoco erhi pototsac, ixuri çuen gaineraco odola aldarearen inguruan:
25 Bainan berez eçarri cituen buztana, sabela estalcen duen bilgor gucia, eta guibelaren sarea, eta bi guelçurrinac beren guicenarequin eta escuineco sorbalda.
26 Eta Jaunaren aitzinean cen airisetaco sasquitic harturic ogui alchagarrigabeco bat, olioz bustiricaco causera bat, eta ophil bat, eçarri cituen bilgorren eta escuineco sorbaldaren gainean,
27 Guciac batean ematen cituelaric Aaroni eta bere semeei, ceinec guero alchatu baitzituzten Jaunaren aitzinean.
28 Moisec hartu cituen berriz hequien escuetaric eta holocaustetaco aldarean erre, ceren hura baitzen consecracioneco escainça, sacrificioco usain goçoa Jaunari.
29 Eta Jaunaren aitzinean alchatzen çuelaric consecracioneco aharitic bulhar-artea, bere phartetzat hartu çuen, Jaunac manatu içan cioen beçala.
30 Guero harturic gançugarria eta aldare gainean cen odola, ihinztadura eguin çuen Aaronen eta bere soinecoen gainera, haren semeen eta beren soinecoen gainera.
31 Eta sainduetsi cituenean beren soinecoetan, manatu cioten, erraten ciotelaric: Erre çatzue haraguiac tabernacleco athe aitzinean, eta hor jan çatzue: sasquian eçarriac diren consecracioneco oguiac ere jan çatzue, Jaunac niri manatu içan darotan beçala, cioelaric: Aaronec eta bere semeec janen dituzte hequiec:
32 Bainan haraguitic eta oguietaric gueldituco den gaineraco gucia, suaz ahitua içanen da.
33 Halaber tabernacleco sarcetic etzarete çazpi egunez ilkiren, çuen consecracioneco ephea betheco den eguna arteo: ecen çazpi egunez osatzen da consecracionea,
34 Oraietan eguin den beçala, sacrificioco ceremonien bethetzecotzat.
35 Gau eta egun tabernaclean egonen çarete, Jaunaren manamenduac beguiratuz, beldurrez-eta hil çaitezten: ecen hola içan çait niri manatua.
36 Eta Aaronec eta bere semeec eguin cituzten Jaunac Moisen ahoz erran cituen guciac.