Lebiticoa 11 BHNT

1 Moisi eta Aaroni minçatu cen Jauna, cioelaric:

2 Erroçute Israelgo semeei: Lurreco abere gucietaric hautchec dira jan behar ditutzuenac.

3 Lau hatzetaco abereetaric janen ditutzue hatzeco behatza urratua dutenac eta ausnarrean haritzen direnac.

4 Ordean ausnarreçaletaric, behatza duena bainan ez urratua, hala nola camelua eta gaineracoac, ez duçue hura janen, eta lohien arteco iduquiren duçue.

5 Sagarroia, ausnarreçalea delaric behatza urratua ez duena, lohia da.

6 Erbia ere bai: ecen ausnarreçalea da, bainan ez du behatza urratua.

7 Eta urdea, behatz urratuarequin delaric, ez da ausnarreçalea.

8 Abere horien haraguietaric ez duçue janen, eta ez duçue horien hiliquia uquituco, ceren lohi diren çuençat.

9 Hauquiec dira urean sorcen direnac eta jatea sori direnac: hegalac eta ezcatac dituzten guciac, nahiz itsasoan, nahiz hibaietan eta ur-maeletan, janen ditutzue.

10 Bainan urean dabilçan eta bici direnetan, hegalic eta ezcataric ez dituztenac, hatsçat iduqui

11 Eta higüincetan içan behar ditutzue: ez duçue janen hequien haraguietaric, eta hequien hiliquiari bazter eguinen dioçuete.

12 Uretan hegal eta ezcata gabe diren guciac lohi içanen dira.

13 Hegastinetan, hauquiec dira jan behar ez ditutzuenac eta ihes eguin behar dioçuetenac: arranoa, grifoina eta itsas-arranoa;

14 Mirua eta saia, eta beren motacoac;

15 Bele mota guciac;

16 Ostruca, hunça, maloina, astorea eta beren motacoac;

17 Hunz oihularia, puianta eta ibisa;

18 Cina, pelicanoa eta porfiriona;

19 Amiamocoa, caradriona eta beren motacoac, basoilarra ere eta gau-ainhara;

20 Hegaldaca eta hambatean lau hatzen gainean ibilcen diren guciac hats içanen çaizquitzue.

21 Ordean lau hatzen gainean dabilana, bainan guibeleco çangarrac luceagoac dituelaric hequiequin lurraren gainean jaucica ibilcen dena

22 Jaten ahal duçue, hala nola brucoa, atacoa, ophiomacoa eta xartala, cein bere motaren arabera.

23 Bainan hegaldaca dabilçanetan, lau hatz baicic ez dituztenac hats içanen çaizquitzue.

24 Eta edocein hequien hiliquia uquituco duena, kutsatuco da eta lohi egonen arrats arteo:

25 Eta hequien hiliquitic cerbaiten erabilceco premian içan baledi, garbituco ditu bere soinecoac, eta lohi içanen da iguzquia sarthu arteo.

26 Edocein abere, hatzean behatza duena, bainan urratugabea, eta ausnarrean haritzen ez dena, lohi içanen da; eta hura uquitzen duena kutsatuco da.

27 Lau hatzen gainean dabilçan abere gucien arteco, escuen gainean ibilcen dena, lohi içanen da; haren hiliquia uquituco duena kutsatua içanen da arrats arteo.

28 Halaco hiliquiric erabilico duenac, soinecoac garbituco ditu, eta arrats arteo lohi içanen da, ceren halaco abere guciac çuençat lohi içanen baitira.

29 Lurraren gainean dabilçan abereetan hautchec ere lohitzat iduquico ditutzue; anjerejerra, sagua eta crocodila, cein bere motaren arabera.

30 Armiarma-sagua, cameleoina, estelioa, musquerra eta sathorra:

31 Horiec oro lohiac dira. Horien hiliquia uquituco duena, arrats arteo lohi içanen da:

32 Eta horien hiliquitic edocein gaucetara cerbait eror badadi, kutsatua içanen da, nahiz çurezco unci, nahiz soineco, larru edo marrega: eta cerbait lanetan erabilcen diren unciac, urean garbituco dira, eta lohi içanen dira arrats arteo; eta guero xahu eguinac içanen dira.

33 Bainan lurrezco uncia ceinetara holacoric cerbait erorico baita, kutsatuco da, eta horren gatic hausteco da.

34 Halaco uncitic çure jatecora uric erorcen bada, jatecoa lohi içanen da; eta halaco uncico edari gucia, lohi içanen da,

35 Eta hiliqui hequietaric cerbait erorcen bada, uquitua lohituco du: nahiz su-unciac, nahiz duphinac, lohi içanen dira, eta hautsico dira.

36 Bainan ithurriac, urteguiac eta urbildegui guciac xahu içanen dira. Erran hiliquia uquituco duena içanen da lohi.

37 Hequietaric cerbait erorcen bada haciaren gainera, ez du kutsatuco.

38 Bainan norbaitec hacia urez busti badu, eta guero hiliquiz uquitua bada, ordutic kutsatua da.

39 Jatea cilhegui çaitzuen abereetaric bat bere baitaric hilcen bada, haren hiliquia uquituco duena, arratseraino lohi içanen da.

40 Hartaric janen edo ekarrico duenac, soinecoac garbituco ditu, eta arrats arteo lohi içanen da.

41 Lurrean herrestaca dabilan gucia, hats içanen da, eta ez da jateco harturen.

42 Ez duçue janen lau hatzetaco eta guehiagoco abere bulharraren gainean dabilana, edo lurrean herrestatzen dena, ceren-eta hats baita.

43 Etzatzuela notha çuen arimac, eta etzaçuela hequietaric batere uqui, lohi içan etzaiztecençat.

44 Ecen ni naiz çuen Jainco Jauna: saindu içan çaitezte, ceren saindu naicen ni. Etzatzuela kutsa çuen arimac lurraren gainean higuitzen diren cierpeez.

45 Ni naiz ecen Jauna Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana, çuen Jaincoa içan nadiençat. Saindu içan behar duçue, saindu naicelacotz ni.

46 Hau da leguea, acienda, hegastin, urean dabilçan eta lurrean herrestatzen diren abere mota gucien gainecoa,

47 Eçagut deçaçuençat cer den xahu eta cer lohi, eta jaquin deçaçuen cer behar duçuen jan eta cer utzi.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27