1 Eta Jauna minçatu cen Moisi huneletan:
2 Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Botu bat eguin duenac, eta bere arima Jaincoari aguindu dioenac, estimutic emanen du balioa.
3 Guiçonquia balin bada, hogoi urthetaric hirur hogoi artecoa, emanen ditu berrogoi eta hamar cilharrezco siclo sainduteguico phisura.
4 Emaztequia balin bada, hogoi eta hamar.
5 Borz urthetaric hogoigarrena artean, guiçonquiac emanen ditu hogoi siclo, emaztequiac hamar.
6 Hilabethe batetaric borzgarren urthea artean, muthicoquiarençat emanen dira borz siclo; nexcarençat hirur.
7 Hirur hogoi urthetaco eta handic goitico guiçonquiac emanen ditu hamaborz siclo, emaztequiac hamar.
8 Beharra balin bada, eta estimua eman ez badeçaque, aguertuco da apheçaren aitzinera: hunec erabaqui eta eman deçaqueela ikusi duen becembat emanen du.
9 Baldin norbaitec botu eguiten badu, Jaunari imola daitequeen abere batez, saindu içanen da acienda hura,
10 Eta ecin gambiatuco da, erran nahi da ona tcharrera, ez-eta tcharra onera: baldin gambiatzen badute, gambiatua eta gambiatzeco baliatu dena, biac Jaunari consecratuac içanen dira.
11 Norbaitec botuz eman badu, Jaunari imola ez daitequeen abere lohia, apheçaren aitzinera erakarrico da,
12 Hunec erabaquiric ona den edo ez, preçamena eguinen du.
13 Escainçaileac diru hura eman nahi badu, borzgarren bat emanen du estimutic guehiago.
14 Norbaitec bere etchea botuz ematen badu eta Jaunari consecratzen, apheçac beguiratuco dio ona ala tcharra denez, eta emanen dioen balioaren arabera saldua içanen da:
15 Bacic-eta botu-eguileac berrerosi nahi badu, borzgarren bat emanen du estimuaren gainera, eta etchea beretzat içanen du.
16 Baldin bere goçameneco landa botuz eman badu eta Jaunari consecratu, bihi erainçatic hartuco da balioa: hogoi eta hamar gaitzeru garagarrezco erainçaren lurra balin bada, berrogoi eta hamar siclo cilharrezcotan salduco da.
17 Jubilau hasteco urthetic berehala landaz eguina bada botu, cembat-ere balio baituque, hambat estimatuco da.
18 Bainan aphur bat gueroago balin bada, apheçac balioa kondatuco du guelditzen diren urtheen arabera jubilaueraino, eta estimua aphalago eçarrico du
19 Botu-eguileac landa berrerosi nahi badu, estimuaren gainera borzgarren bat emanen du, eta lurra goçatuco du aitzina.
20 Bainan ez badu berrerosi nahi, eta berce norbaiti saldua içan bada, botu eguileac ecin guehiago berrerosico du;
21 Ceren bozcariozco eguna ethorri ditaqueenean, lur hura Jaunari consecratua içanen baita, eta gauça consecratua aphecen çucenari baitagoquio.
22 Jaunari consecratu çaioen landa, erosia balin bada eta ez aitzinecoen escutic ethorria,
23 Apheçac estimua emanen dio jubilauerainoco urtheen arabera, eta botu-eguileac hura pagatuco dio Jaunari;
24 Bainan bozcariozco urthean landa bihurtuco da ohico nausiari, ceinac saldu içan baitzuen, eta ceinari ondoregoz iraulguia baitzen.
25 Estimu guciac jarraiquiren dira Sainduteguico sicloaren phisuari: sicloa hogoi obolaz eguiten da.
26 Nihorc ecin consecratuco eta botuz emanen ditu lehen-sorthuac, ceinac Jaunarenac baitira: nahiz idia, nahiz ardia, Jaunarenac dira.
27 Aberea lohia balin bada, escainçaileac berrerosico du çure estimutic, eta gainera emanen du borzgarrena; berrerosi nahi ez badu, berce bati salduco da çuc eman estimuan.
28 Jaunari consecratzen dena, nahiz guiçona, nahiz aberea, nahiz landa, ez da salduco, eta ecin berreros daiteque. Edocein gauça behin consecratua içan dena, Jaunaren sainduren saindu gueldituco da.
29 Guiçonac consecratzen duena ez da berrerosico, bainan bere heriotzez hilen da.
30 Lurreco hamarren guciac, nahiz bihietaric, edo çuhaitzen fruituetaric, Jaunarenac dira eta hari consecratuac.
31 Bainan norbaitec bere hamarrenac berrerosi nahi baditu, borzgarren bat emanen du gainetic.
32 Idien, ardien eta ahuncen hamarren guciac, arçainaren çaharoaren azpian iragaiten direnac, hamargarren heldu diren guciac, Jaunari consecratuco dira.
33 Ez da, ez onic, ez tcharric hautstuco, ez berme batera trucatuco. Baldin norbaitec trucatzen badu, truquezcoa eta trucatua, biac Jaunari consecratuac içanen dira, eta ez dira berrerosiac içanen.
34 Horiec dira Jaunac Moisi Israelgo semeençat Sinaico mendian eman manamenduac.