1 Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
2 Huna leguensuaren leguea xahutzat atheratzecotan denean: Apheçaren aitzinera erakarrico da:
3 Hunec, campetaric ilkiric, atzematen duenean leguena sendatua dela,
4 Xahupenetan denari manatuco dio bere buruarençat esqueint ditzan biciric bi etche-xori ceinetaric jatea cilhegui baita, cedro çurquia, escarlataquia eta hisopoa.
5 Manatuco du etche-xorietaric bat imolatua içan dadien lurrezco uncian, ur bicien gainean:
6 Eta bercea, biciric dena, cedroquiarequin, escarlatarequin eta hisopoarequin, imolatua içan den etche-xoriaren odolean bustico du.
7 Odol hartaz çazpi aldiz ihinztatuco du xahutzecotan dena, leguez xahutua içan dadiençat: eta berce etche-xoria biciric utzico du goatera, bazterretan hegaldaca ibil dadiençat.
8 Eta guiçonac garbitu dituqueenean bere soinecoac, bere gorphutzeco ile guciac murriztuco ditu, eta urez garbituco da: eta xahutua sarthuco da campetan, egoten delaric halabadere çazpi egunez bere olhatic campo,
9 Eta çazpigarren egunean murriztuco ditu buruco ileac, biçarra, bephuruac eta gorphutz gucico ileac. Eta berriz garbituric soinecoac eta gorphutza,
10 Çorcigarren egunean hartuco ditu bi bildots narriogabeac, urtheco anchu nothagabe bat, eta irin cethabatutic hirur hamarren sacrificiocotzat, olioz bustiric, eta berçalde laurden bat olio.
11 Guero apheçac xahutzen duelaric guiçona, horiequin guciequin eçarri duqueenean Jaunaren aitzinean lekucotasuneco tabernacle-sarcean,
12 Bildots bat hartuco du eta hobenarençat esqueinico laurden olioarequin: eta guciac Jaunaren aitzinean escaini ondoan,
13 Bildotsa imolatuco du, bekatuarençateco bitima eta holocausta imolatzen ohi diren toquian, erran nahi da leku sainduan. Ecen nola bekatuarençateco bitima, hala hobenarençatecoa apheçarena da: sainduren saindu da.
14 Eta apheçac hobenarençat imolatua den bitimaren odoletic harturic, hartaric eçarrico du xahutzen hari denaren escuineco beharri-guinguilaren mocoan, eta escuineco escucuco eta çangoco erhi pototsetan:
15 Eta laurden oliotic ere ixurico du bere ezquerreco escura,
16 Eta escuineco erhia bustico du olioan, eta çazpitan eguinen du ihinztadura Jaunaren aitzinean;
17 Eta ezquerreco escuan guelditu den olioa ixurico du xahutzen hari denaren escuineco beharri-guinguilaren mocora eta escuineco escuco eta çangoco erhi pototsetara, eta bekatuarençat ixuria den odolaren gainera,
18 Eta guiçonari buru gainera.
19 Harençat othoitz eguinen du Jaunaren aitzinean, eta bekatuarençateco sacrificioa eguinen du: orduan imolatuco du holocausta,
20 Eta hura eçarrico du aldare gainean bere libacioneequin, eta guiçona behar-den-beçala xahutua ditaque.
21 Bainan beharra balin bada, eta erran direnac ecin badetzazque atzeman, hobenarençat hartuco du bildots bat escaincetaco, apheçac harençat othoitz eguin deçan, eta hamargarren bat irin cethabatu, eta laurden bat olio,
22 Eta bi ttorttoila edo bi usocume, ceinetaric bat bekatuarençat eta bercea holocausteuco:
23 Eta xahupeneco çorcigarren egunean apheçari esqueinico diozca lekucotasuneco tabernacle-sarcean, Jaunaren aitzinean.
24 Apheçac bildotsa hobenarençat harcen duelaric, eta olio laurdena, batean alchatuco ditu;
25 Eta bildotsa imolaturic, haren odoletic eçarrico du xahutzen denaren escuineco beharri-guinguilaco mocoan escuineco escu eta çangoco erhi pototsetan:
26 Bere escu ezquerrean emanen du oliotic,
27 Hartan escu escuineco erhia bustiz, çazpitan ihinztadura eguinen du Jaunaren aitzinean;
28 Eta uquituco ditu xahutzen hari denaren escuineco beharri-guinguilaco mocoa eta escuineco escu eta çangoco erhi pototsac, hobenarençat ixuria içan den odolaz bustiac içatu diren toquian;
29 Eta escu ezquerrean guelditu çaioen gaineraco olioa, xahutua denari buru gainera ixurico dio, Jauna haren alderat beguithartez jar dadiençat.
30 Eta esqueinico du ttorttoila edo usocumea,
31 Bat hobenarençat eta bercea holocaustetan bere libacioneequin.
32 Bere xahupenecotzat behar dituen guciac ecin içan detzazqueenaren sacrificioa hori da.
33 Jauna oraino ere Moisi eta Aaroni minçatu citzaioeten hunela:
34 Sarthu çaiztequeenean Canaango lurrean, ceina goçatzera emanen baitarotzuet, leguenarequilaco etcheric balin bada,
35 Etchearen jabea apheçari goanen çaio eta erranen dio: Iduritzen çait ene etchean badela leguenaren çauria beçalaco bat.
36 Orduan apheçac manatuco du athera detzaten etcheco pusca guciac, bera barnera sar dadien baino lehen eta ikus deçan hea leguensua denez, beldurrez-eta etcheco gauçac oro lohi bilhaca ditecen. Eta guero sarthuco da etcheco leguenaren ikustera.
37 Eta ikusten dituenean hango harrasietan errecaguneac beçala ubelduraz edo gorrastduraz itsustuac, eta gaineraco açala baino sarthuagoac,
38 Etchetic ilkico da, eta berehala hersico du çazpi egunençat.
39 Çazpigarren egunean itzuliric, beguiratuco dio: leguena berhatu dela atzematen badu,
40 Manatuco du athera detzaten leguendun harriac, eta hiritic campoan arthic detzaten leku lohi batera;
41 Etchea bera karracatua içan dedin barnetic inguruca, eta karracaduratic heldu den herrautsa arthiquia içan dedin hiriz campoan leku lohi batera,
42 Eta berce harri batzuec eçar detzaten kenduen orde, eta berce buztin batez çartatua içan dadien etchea.
43 Bainan harriac eta karracac kendu ondoan, eta etchea buztin berriz çartatu-eta,
44 Apheçac sarthuric ikusten badu leguena bihurtua, eta harrasiac çaflaca plapatuac, leguen dirauena da, eta etchea lohia.
45 Etche hura arthiquico da berehala lurrera, eta hartaco harriac, çurac eta phorrosca guciac hiriz campoan leku lohi batera arthiquico dira.
46 Etche hura hersia dagoenean, barnera sarthuco dena, lohi içanen da arrats arteo;
47 Eta han lo eguinen duenac, eta cerbait janen, garbituco ditu bere soinecoac.
48 Apheçac sarcean ikusten badu leguena ez dela etchean berhatu, berritan çartatua içan denaz gueroztic, sasualdutzat xahutuco du:
49 Eta xahupenaren eguiteco harturen ditu bi etche-xori, cedro çura, escarlata eta hisopoa;
50 Eta etche-xori bat imolaturic lurrezco uncian ur bicien gainean,
51 Hartuco ditu cedro çura, hisopoa, escarlata eta etche-xori bicia, eta oro bustico ditu etche-xori imolatuaren odolean eta ur bicietan, eta çazpi aldiz ihinztatuco du etchea,
52 Eta hura xahutuco du hala etche-xoriaren odolaz nola ur biciez, eta etche-xori biciaz, eta cedro çuraz, eta hisopoaz eta escarlataz.
53 Eta utzi duenean etche-xoria campoan libroqui hegaldatzera, othoitz eguinen du etchearençat, ceina leguez xahutua içanen baititaque.
54 Hori da leguenaren eta gaitz gaixto gucien gaineco leguea,
55 Eta soinetacoetaco eta etcheetaco leguenarena,
56 Orbainena eta jauzten diren uderrena, plapa arguitzen dutenena, eta asco cara moten mudancena;
57 Jaquin ahal içan dadiençat noiz den gauça bat edo xahu, edo lohi.