1 Jauna berriz Moisi eta Aaroni minçatu cen hunela:
2 Minça çaizte Israelgo semeei, eta erroçuete: Haci jaria jasaiten duen guiçona, lohi içanen da.
3 Eta eçagutuco da gaitz hori baduela, noicetare çorne urrindu bat lothuco baita noiznahiden haren haraguiari eta bethi berhatuco.
4 Ohe guciac ceinetan lo eguin baituque eta jarri den toquia ere lohi içanen dira.
5 Haren ohea uquituco duen guiçonac, bere soinecoac xurituco ditu; eta bere burua urean garbitu-eta, arratseraino lohi egonen da.
6 Hura jarri den toquian jarrico denac ere bere soinecoac xurituco ditu; eta urez garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da.
7 Haren haraguia uquitu duenac, xurituco ditu bere soinecoac; eta urez garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da.
8 Horrelaco guiçonac ahogoçoa arthiqui badu xahu denaren gainera, hunec xurituco ditu bere soinecoac; eta urean garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da.
9 Harbalda ceinaren gainean jarrico baita, lohi içanen da.
10 Eta haci jaria duen guiçonaren azpian guerthatu ditaqueen gucia, arratseraino lohi içanen da. Halacoric cerbait erabili duenac xurituco ditu bere soinecoac; eta urean garbitu den ondoan, arratseraino lohi içanen da.
11 Hola denac, escuac garbitu gabe uquitzen badu norbait, hunec xurituco ditu bere soinecoac; eta urean garbitu-eta, arrats arteo lohi içanen da.
12 Uquituco duen lurrezco uncia, hautsico da; çurezcoa bada ordean, urez garbituco da.
13 Horrelaco gaitza duena sasualcen bada, bere xahupenetic çazpi egunen buruan, bere soinecoac eta gorphutz gucia ur bicietan garbituric, xahu içanen da.
14 Bainan çorcigarren egunean hartuco ditu bi ttorttoila edo bi usocume, eta Jaunaren aitzinera ethorrico da lekucotasuneco tabernacle-sarcera eta hequiec emanen diozca apheçari,
15 Ceinac imolatuco baitu bat bekatuarençat, eta bercea holocaustetan; eta harençat othoitz eguinen du Jaunaren aitzinean, xahu dedinçat bere haci jariatic.
16 Guiçonac ceinari hacia ilkico baitzaio emaztearequilaco eguimbidean, bere gorphutz gucia urean garbituco du, eta arrats arteo lohi içanen da.
17 Bere soinecoa eta orduan çuen larrua urez garbituco ditu eta lohi içanen dira arrats arteo.
18 Emaztequia, ceinarequin erabili baita, urean garbituco da, eta lohi içanen da arrats arteo.
19 Emaztequia, hilabethe-buruan bere odol jaustearequin dena, berecia içanen da çazpi egunez.
20 Hura uquituco duena lohi içanen da arratseraino.
21 Eta lo eguin duen toquia eta jarri içan den lekua bere berezpeneco çazpi egunetan, lohi içanen dira.
22 Haren ohea uquitu duqueenac, xurituco ditu bere soinecoac, eta bere burua urean garbituric, arratseraino lohi içanen da.
23 Hura jarri den alkia uquitu duenac xurituco ditu bere soinecoac; eta bere burua urean garbitu ondoan kutsatua içanen da arratseraino.
24 Hari, bere astagaitzetaco orduan, hurbildu içan çaioen guiçona, çazpi egunez lohi içanen da; eta lo eguiteco hartuco duen etzaunça kutsatua da.
25 Emaztequia, ceinac asco egunez odol jaustea jasaiten baitu astagaitzetaco ordutic campo, edo ceinari astagaitzen ondotic odol aria ezbaitzaio guelditzen, gaitz hori jasaiteco dueno lohi içanen da, astagaitzac balitu beçala.
26 Harec lo eguinicaco etzaunça eta jarri içan den alkia, kutsatuac dira.
27 Eta hequietaric uquitu duenac xurituco ditu bere soinecoac; eta bere burua urean garbitu ondoan lohi içanen da arrats arteo.
28 Odola baratu balitz eta jaustetic guelditu, emaztequiac bere xahupeneco hondatuco ditu çazpi egun,
29 Eta çorcigarren egunean bere buruarençat ekarrico diozca apheçari bi ttorttoila edo bi usocume lekucotasuneco tabernacle-sarcera.
30 Apheçac bat imolatuco du bekatuarençat eta bercea holocaustetan, eta Jaunaren aitzinean othoitz eguinen du harençat eta haren jauste lohiarençat.
31 Irakatsiren dioçuete beraz Israelgo semeei beguira ditecen lohiqueriatic eta beren likisquerietan hilcetic, kutsatu duquetenean ene tabernacle çuen artean dena.
32 Hori da leguea haci jaria dutenençat, edo emaztequiarequin kutsatzen direnençat,
33 Eta astagaitzetaco orduan berezten den emaztequiarençat, edo odol jaria jarraiquia duenarençat, eta harequin lo eguin duen guiçonarençat.