Lebiticoa 23 BHNT

1 Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen huneletan:

2 Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Hauquiec dira Jaunaren besta-buruac, sainduac deithuco ditutzuenac.

3 Sei egunez harico çarete lanean: çazpigarren eguna deithuco da saindua, ceren den larumbateco phausua. Ez duçue orduan lanic batere eguinen: Jaunaren larumbata da egoten çareten toqui orotaco.

4 Hauquiec dira beraz Jaunaren besta-buru sainduac, cein bere orduan celebratu behar ditutzuenac.

5 Lehembicico hilabethean, hamalaugarren egunean, ilhuncean, Jaunaren Bazcoa da:

6 Eta hilabethe bereco hamaborzgarren egunean, Jaunaren airisen besta da. Çazpi egunez janen duçue ogui alchatugabea,

7 Lehembicico eguna iduquico duçue saindu eta ospe handitacotzat: ez duçue orduan eguinen sehi lanic batere;

8 Bainan çazpi egunez Jaunari escainico dioçue suraco sacrificioa. Çazpigarren eguna ordean içanen da ospetsuago eta sainduago: hartan ez duçue eguinen sehi lanic batere.

9 Jauna minçatu cen oraino Moisi, cioelaric:

10 Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Sarthu çaiztequeenean nic emanen darotzuetan lurrean, eta uzta eguin duqueçuenean, apheçari ekarrico diozcatzue bihi espalac, çuen uztaco picainac:

11 Hunec sabat biharamunean, espal bat alchaturen du Jaunaren aitzinean, onhesgarri içan daquiçuençat, eta sainduetsiren du hura.

12 Espala consecratuco den egun berean, Jaunari holocaustetan hilen çaio urthea duen bildots narriogabe bat.

13 Harequin libacionetan escainico dira, bi hamargarren irin cethabatu olioz bustiac Jaunaren isensutzat eta usain goçoenecoençat; arnozco escainça bat ere, hinaren laugarrena.

14 Ez duçue uztatic janen ez oguiric, ez irin xigorric, ez ahiric, picainac çuen Jaincoari escaini ditutzuen arteo. Manamendu hori da bethicotzat, ondocoen ondoco eta çuen egoitza gucietan beguiratzecoa.

15 Sabateco bigarren egunetic, ceinetan escainico baituçue picainetaco espala, kondatuco dituçue beraz çazpi aste oso,

16 Çazpi asteac bethe diren biharamuneco eguna arteo, erran nahi baita berrogoi eta hamar egun; eta sacrificio berri bat Jaunari escainico dioçue hunela:

17 Egoitza orotaric, picainetaco bi ogui alchatu bakotcha bi hamargarrenez eguina irin cethabatutic, Jaunaren picainetaco erreco ditutzuenac.

18 Eta oguiequin escainico dituçue çazpi bildots narriogabeac urthebanacoac, eta arthaldeco aratche bat, eta bi ahari, eta beren libacioneequin holocaustetan Jaunari escainiac içanen dira usain goçoenecotzat.

19 Imolatuco ditutzue halaber aker bat bekatuarençat, eta bi bildots urthebanacoac baquezco bitimatzat.

20 Eta apheçac hequiec alchatu dituen ondoan Jaunaren aitzinean, beretzat erorico çaizquio.

21 Eta egun hura deithuren duçue guciz ospetsua eta guciz saindua: ez duçue orduan eguinen sehi lanic batere. Ondocoen ondoco eta çuen egoitza gucietan bethi iduquiren duçue legue hau.

22 Çure lurreco uzta bilduco duçunean, ez duçu ondo-ondotic ebaquico; guelditzen diren burucac ez dituçu bilduco, bainan beharrei eta arrotzei utzico diozcatzu. Ni naiz çure Jainco Jauna.

23 Eta Jauna minçatu cen huneletan Moisi:

24 Erroçute Israelgo semeei: Çazpigarren hilabethean, hilabethearen lehembicico eguna içanen da çuençat orhoitzapeneco sabata; turutec durrundaturen dute, eta deithuco da egun saindua.

25 Ez duçue egun hartan sehi lanic eguinen, eta Jaunari holocausta bat escainiren dioçue.

26 Jauna minçatu cen oraino Moisi, eta erran cioen:

27 Hilabethe hartaco hamargarren eguna içanen da xahupenetaco egun guciz ospetsua, eta deithuren da saindua: atsecabetan sarthuren ditutzue orduan çuen arimac, eta Jaunari holocausta bat escainiren dioçue.

28 Egun hartan gucian ez duçue sehi lanic eguinen batere, ceren egun hura baita deietaco eguna, beguithartez jar daquiçuençat çuen Jainco Jauna.

29 Egun hartan atsecabean sarthu ez dena, galduco da bere populutic;

30 Eta cerbait lan eguin duena, xahutuco dut bere populutic.

31 Ez duçue beraz batere lanic eguinen orduan: legue hau bethi gucian beguiratuco duçue ondocoen ondoco eta çuen egoitza orotan.

32 Egun hura phausuco larumbata da, eta çuen arimac atsecabean eçarrico ditutzue hilabethearen bederatzigarren egunean. Arratsetic arratsera celebraturen ditutzue çuen larumbatac.

33 Jauna Moisi berriz minçatu cen, cioelaric:

34 Erroçute Israelgo semeei: Çazpigarren hilabethe hartaco hamaborzgarren egunetic, çazpi egunez içanen dira Tabernacletaco bestac Jaunarençat.

35 Lehembicico eguna deithuco da guciz ospetsua eta guciz saindua: ez duçue egun hartan sehi lanic batere eguinen.

36 Eta çazpi egunez Jaunari holocaustac escainico ditutzue. Çorcigarren eguna ere guciz ospetsua eta guciz saindua içanen da, eta Jaunari holocausta bat escainico duçue: batzarra ecen eta bilkua orduan iduquico dira: egun hartan ez duçue sehi lanic batere eguinen.

37 Horiec dira Jaunaren besta-buru, guciz ospetsuac eta guciz sainduac deithuco ditutzuenac, eta hequietan Jaunari eguinen ditutzue escainçac, holocaustac eta libacioneac, egun bakotchecotzat manatuac diren beçala,

38 Jaunaren larumbatez, botuz edo çuen gogo onez Jaunari eguinen ditutzuen escaincez berçalde.

39 Holetan çazpigarren hilabetheco hamaborzgarrenetic, bildu ditutzuenean çuen lurreco fruitu guciac, çazpi egunez celebratuco ditutzue Jaunaren bestac; lehembicico egunean eta çorcigarrenean içanen da larumbata, erran nahi da phausua.

40 Eta lehembicico egunean hartuco ditutzue çuhaitzen fruituric ederrenac, palma-gandoac, çuhaitz-adar hostotsuac eta errecaco çumelicac, eta boztuco çarete çuen Jainco Jaunaren aitzinean.

41 Urthe oroz besta handi hori çazpi egunez celebratuco duçue: manamendu hori bethi gucian ondocoen ondoco beguiratuco duçue. Çazpigarren hilabethean celebratuco duçue besta,

42 Eta itzalpeetan egonen çarete çazpi egunez: Israelen odoletic diren guciac olhetan egonen dira:

43 Çuen ondocoec jaquin deçatençat, olhetan egonaraci ditudala Israelgo semeac, Eguiptoco lurretic erakarcen nituenean. Ni naiz çuen Jainco Jauna.

44 Moisec horiec erran ciozcaten Israelgo semei Jaunaren besta-buruen gainean.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27