Lebiticoa 10 BHNT

1 Eta Aaronen seme Nadabec eta Abiuc isensunciac harturic, eçarri çuten hequietan sua, eta haren gainean isensua, Jaunaren aitzinean escaincen çutelaric su atzea: hori cen manatua içan etzitzaiotena.

2 Eta Jauna ganic su bat ilkiric, iretsi cituen, eta hil ciren Jaunaren aitzinean.

3 Eta Moisec erran cioen Aaroni: Hau da Jaunac errana: Sainduetsia içanen naiz niri hurbilcen direnen baithan, eta goretsia içanen naiz populu guciaren aitzinean. Hori aditzearequin, Aaron ixildu cen.

4 Bada, Moisec deithuric, Aaronen osaba Ocielen semeac, Misael eta Elisaphan, erran cioten: Çoazte eta har çatzue çuen anaiac tabernaclearen aitzinetic, eta eraman çatzue campez haindira.

5 Eta berehala goanic, hartu cituzten lurrean hilac çaudecinac, beren liho athorrac soinean, eta manatu beçala arthiqui cituzten campora.

6 Orduan Moisec erran cioten Aaroni eta haren seme Eleaçarri eta Ithamarri: Beguira çaitezte burucoen kencetic, eta etzatzuela çuen soinecoac phorroca, beldurrez-eta hil çaitezten, eta baldarna guciaren gainera jauz dadien Jaunaren hasarrea. Çuen anaiec eta Israelen etche guciac deithora beçate Jaunac sorraraci duen su-kalda.

7 Çuec ordean tabernacletic ez betzaizte athera, bercenaz xahutuac içanen çarete: ecen gainean duçue gançudura sainduco olioa. Hauquiec oro eguin cituzten Moisen manuaren arabera.

8 Aaroni halaber erran cioen Jaunac:

9 Arnoric, ez-eta hordi deçaqueen berce edariric ez duçue edanen, ez çuc ez-eta çure semeec, lekucotasuneco taberneclean sarthuco çaretenean, hil etzaiztecençat: ceren hori baita manamendu bat bethi iraunen duena çuen ondorego guciençat,

10 Jaquin deçaçuen eçagutzen cer den saindu, eta cer profano, cer den lohi, eta cer xahu;

11 Eta Israelgo semeei irakats diotzotzueten ene legue guciac, Jaunac Moisen arartecoz hequiei emanac.

12 Eta Moisec erran cioten Aaroni eta haren seme Eleaçar eta Ithamar, guelditu cirenei: Har çaçue Jaunari eguin escainçatic guelditu den sacrificioaren ondarra, eta jan çaçue alchagarriric gabe aldare-ondoan, ceren den sainduren saindu.

13 Bada, leku sainduan janen duçue, ceren çuri eta çure semeei emana içan baitzaitzue Jaunari eguinicaco escaincetaric, niri manatua içan çaitan beçala.

14 Escainia içan den bulhar-artea ere, eta berecia den sorbalda, toquiric xahuenean janen ditutzue, çuc eta çure semeec, eta çure alabec çurequin. Çuretzat ecen eta çure haurrençat bazterrerat eçarriac içan dira Israelgo semeen bitima baquezcoetaric;

15 Ceren sorbalda, bulharra eta bilgorra aldarean erretzen direnac, Jaunaren aitzinean alchatu baitituzte, eta çureac eta çure semeenac baitira, bethico legue batez, Jaunac manatu içan duen beçala.

16 Bizquitartean, Moisec bilhatzean bekatuarençat escainia içan cen akerra, quiscailia kausitu çuen; eta samurtu citzaioten Eleaçarri eta Ithamarri, Aaronen seme guelditu cirenei, eta erran cioten:

17 Certaco ez duçue jan leku sainduan bekatuarençateco bitima, sainduren saindu dena, eta emana içan çaitzuena jasan deçaçuençat populuaren gaizquia, eta harençat othoitz eguin deçaçuen Jaunaren aitzinean,

18 Guciz ez denaz gueroztic bitima horren odoletic ekarri sainduteguira, eta hori jan içan behar baitzinduten leku sainduan, niri manatua içan çaitan beçala?

19 Aaronec ihardetsi çuen: Bekatuarençateco bitima eta holocausta egun Jaunaren aitzinean escainiac içan dira; bainan ikusten duçuna guerthatu çait niri: nola jan neçaqueen hori, edo nola ceremonietan Jaunari atseguin eguin neçoqueen ene bihotzeco belztasunarequin?

20 Hori ençutearequin, Moisec onhetsi çuen solasa.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27