Lebiticoa 16 BHNT

1 Jauna minçatu içan citzaioen Moisi, Aaronen bi semeen heriotzearen ondoan, su arrotza escaincen çutelaric hilac içan cirenean:

2 Eta manamendu eguin cioen, erraten cioelaric: Erroçu çure anaia Aaroni, edocein orduz ez dedin sar sainduteguian, ceina baita belaren barneco aldean, arka estalcen duen propiciatorioaren aitzinean, beldurrez-eta hil dadien (ecen lanho batean aguertuco naiz oraclearen gainean),

3 Ez baditu lehenic eguiten hautchec: aratche bat escainico du bekatuarençat, eta ahari bat holocaustetan.

4 Liho-harizco athorra jauncico du, ahalquesun direnac galcequin estalico ditu, liho-harizco guerricoaz tincatuco da, burucoa eçarrico du buruan, ecen soineco horiec sainduac dira: xahutu den ondoan, jauncico ditu guciac.

5 Israelgo semeen balderna gucia ganic hartuco ditu bi aker bekatuarençat eta ahari bat holocaustetaco.

6 Eta aharia escaini duqueenean, eta othoitz eguin beretzat eta bere etchearençat,

7 Bi akerrac jarraracico ditu Jaunaren aitzinean lekucotasuneco tabernacle-sarcean;

8 Eta hequien gainera çortea atheraturic, bat Jaunarençat içateco eta bercea aker bidalquinçat.

9 Ceinere çorteac Jaunari atheratuco baitio, eta hura imolatuco du bekatuarençat;

10 Ceinere atheratuco baita aker bidalquinçat, eta hura biciric eçarrico du Jaunaren aitzinean, haren gainera ixurceco bere othoitzac, eta guero mortura igorceco.

11 Horiec behar-beçala eguin ondoan, escainico du aratchea; eta beretzat eta bere etchearençat othoitz eguiten duelaric, imolatuco du hura;

12 Eta isensuncia harturic, aldareco ikatzez bethe ondoan, escuan hartuco ditu isensutaco xuxenduac diren balsamuac, eta belaz barnera sainduteguira sarthuco da;

13 Balsamuac suaren gainean eçarriric, hequien lanhoac eta hatsac estal deçan lekucotasunaren gainean den oraclea, eta hil eztadien bera.

14 Halaber hartuco du aratchearen odoletic eta erhiaz çazpi aldiz ihinztadura eguinen du propiciatorioaren parrean iguzqui-sorthaldera.

15 Eta akerra hil duqueenean populuaren bekatuarençat, haren odola eramanen du belaren barneco aldera, aratchearen odolarençat manatua içan den beçala, ihinztaduraren eguiteco oraclearen aitzinean,

16 Eta sainduteguiaren xahutzeco Israelgo semeen likisquerietaric, hequien legue-hauspenetaric eta bekatu gucietaric. Molde berean eguinen du lekucotasuneco tabernaclearençat, ceina hequien artean, hequien egoitzaco likisquerien erdian jarria baita.

17 Nihorrere tabernaclean içan ez bedi, aphez handia sainduteguian sarcen denean othoitz eguitera beretzat eta bere etchearençat eta Israelgo balderna guciarençat, hura ilki arteo.

18 Eta atheratuco denean Jaunaren aitzinean den aldarera, othoitz eguin beça beretzat; eta harturic aratchearen eta akerraren odola, inguruan ixur beça aldareco adarren gainera;

19 Eta erhiaz çazpitan ihinztadura eguiten duelaric, sainduteguia xahutuco du eta saindutuco Israelgo semeen likisquerietaric.

20 Sainduteguiaren, tabernaclearen eta aldarearen xahupena eguin ondoan, orduan escaint beça bici den akerra.

21 Eta bi escuac emanic haren buruaren gainera, aithor betza Israelgo semeen gaixtaqueria, hoben eta bekatu guciac; eta oro haren buruaren gainera deitzen dituelaric, igor beça mortura, hartaco berecia den guiçon batez.

22 Eta akerrac hequien gaixtaqueria guciac eraman dituqueenean basa lekuetan barna, eta mortuan utzia içan den ondoan,

23 Aaron bihurtuco da lekucotasuneco tabernaclera, eta aitzinean sainduteguian sarceracoan jaunci cituen soinecoac eraunciric, eta han utziric,

24 Bere burua garbituco du leku sainduan, eta bere soinecoac jauncico ditu. Eta ilkiric bere holocausta eta populuarena escaini ondoan, othoitz eguinen du hala beretzat nola populuarençat;

25 Eta bekatuençat escainia den bilgorra erreco du aldare gainean.

26 Eta aker bidalquinaren eramaten içatu denac, bere soinecoac eta gorphutza urean garbituco ditu, eta hala sarthuco da campetara.

27 Bekatuarençat imolatuac içan diren aratchea eta akerra, ceinen odola sainduteguira eramana içan baita xahupenaren eguiteco, campetaric camporat eramanac içanen dira eta suan erreac beren larru, haragui eta gorotzarequin:

28 Eta edoceinec erre detzan hequiec, bere soinecoac eta gorphutza urean garbituco ditu, eta hala sarthuco da campetara.

29 Eta hori içanen da çuençat legue bethicotzat. Çazpigarren hilabethean, hilabethec hamargarren egunean, atsecabeari emanen ditutzue çuen arimac, eta lanic den-gutiena ez duçue eguinen, ez herricoac, ez eta-çuen artean dabilan arrotzac.

30 Egun hartan içanen da çuen xahupena, eta çuen garbitzea çuen bekatu gucietaric: Jaunaren aitzinean xahutuco çarete.

31 Ecen phausuco larumbata da; eta çuen buruac atsecabetan eçarrico ditutzue bethico erlijionezco leguez.

32 Xahupen hori eguinen du gançutua içan den apheçac, eta ceinaren escuac consecratuac içan baitira apheztasuneco eguimbideen bethetzeco bere aitaren orde: eta jauncico ditu liho-harizco athorra eta soineco sainduac,

33 Eta xahutuco ditu saindutegguia, lekucotasuneco tabernaclea eta aldarea, eta apheçac ere eta populu gucia.

34 Eta hori içanen çaitzue bethico legue bat, urthean behin othoitz eguin deçaçuençat Israelgo semeençat eta hequien bekatu guciençat. Moisec eguin çuen beraz Jaunac manatu beçala.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27