1 Halaber Jauna Moisi minçatu cen, ciolaric:
2 Minça çaite Aaroni eta bere semeei, beguira ditecençat Israelgo semeec niri consecratu gauça gucietaric, eta lohi ez detzaten, berec escainiric niri consecratuac direnac.
3 Erroçute berei eta bere ondocoei: Çuen odoleco edocein guiçon lohi delaric hurbilduco dena niri consecratuac eta Israelgo semeec escainiac diren gaucetara, galduren da Jaunaren aitzinean. Ni naiz Jauna.
4 Aaronen odoleco guiçonac, leguensu içanen denac edo haci jariarequin, ez du, sasualdu arteo, janen niri consecratuac çaizquitanetaric. Hilac lohitua eta haci jariaduna uquitu duena,
5 Edo cierpe bat uquitu duena, eta cernahi gauça lohi, ceinaren uquiac kutsatzen baitu,
6 Arratseraino lohi içanen da, eta consecratuac direnetaric ez du janen: bainan bere gorphutsa urean garbitu duqueenean,
7 Eta iguzquia sarthu ondoan, xahu eguinic, orduan janen du escainça consecratuetaric, ceren hequiec baitira haren janhariac.
8 Aaronen semeec ez dute janen bere hilicaco edo ihiciac atzemanicaco haraguitic, halacoz kutsa ez ditecençat. Ni naiz Jauna.
9 Beguira betzate ene manamenduac, ez erorceco bekatura, eta hil ez ditecen ene sainduteguian, hura liçundu ondoan. Ni naiz Jauna hequiec sainduesten ditudana.
10 Arrotzetaric nihorc ez du janen gauça consecratuetaric, ez apheçarequin dagoenac, ez sariçaleac ez dute hequietaric janen.
11 Bainan apheçac erosia edo haren etchean sorthua denac, janen dute hequietaric.
12 Aphez alabac populutic hartu badu senharra, ez du janen ez gauça consecratuetaric, ez eta picainetaric.
13 Bainan alhargunduric, edo senharrac igorriric, eta haurric gabe itzuli bada bere aitaren etchera, aitaren jatecoetaric hacico da nescatcha gazte cenean beçala. Arrotzec ez dute hequietaric jateco escuric.
14 Jaquingabean gauça consecratuetaric jan duqueenac, borzgarren bat eçarriric jan duenaren gainera, apheçari emanen dio sainduteguian.
15 Ez dituzte liçunduco Israelgo semeec consecraturicaco gauçac, Jaunari escaincen direnac,
16 Beldurrez-eta jasan deçaten beren hobenaren tzartusuna gauça consecratuetaric jan ondoan. Ni naiz hequiec sainduesten ditudan Jauna.
17 Jauna Moisi minçatu cen berriz, cioelaric:
18 Minça çaite Aaroni eta bere semeei eta Israelgo seme guciei, eta erroçute: Israelgo etcheco norbaitec, edo çuen artean bici diren arrotzetaric batec, bere escainça eguiten badu, edo botu baten bethetzeco, edo bere gogo onez, edocein gauça ekar deçan Jaunaren holocaustetaco,
19 Çuetaz escainia içatecotzat, orots narriogabea içanen da idietaric, ardietaric eta ahuncetaric:
20 Narrio cerbait balin badu, ez duçue escainiren, eta ez da onhestecoa içanen.
21 Baquezco bitima bat Jaunari escainico dioen guiçonac, edo botu baten bethetzeco, edo bere gogo onez, nahiz idietaric, nahiz ardietaric, narriogabea escainico du, onhesgarri içan dadiençat: hartan ez da narrioric behar.
22 Itsua bada, cerbait hautsiric duena, udersua, orbainduna, çaragarsua, edo negalduna; ez dioçue Jaunari escainico, eta halacoetaric ez duçue deusere Jaunaren aldare gainean erreco.
23 Escain deçaqueçu çure oldetara idi eta ardi beharri-motza eta buztan-motza, bainan halacoez botu bat ecin bethe deçaçuque.
24 Ez dioçue Jaunari escainico abereric potroac bihurtuac, edo lehertuac, edo ebaquiac eta kenduac dituztenetaric, eta ez duçue çuen lurrean deusere holacoric eguinen.
25 Arrotzaren escutic ez dioçuete çuen Jaincoari escainico ez oguiric, ez eta eman nahi luqueen berceric; ceren galduac eta narriotuac baitira haren escuticaco guciac: ez ditutzue hartuco.
26 Berriz ere Jauna minçatu citzaioen Moisi, cioelaric:
27 Idia, ardia eta ahunça, sorthu ondoan çazpi egunez egonen dira amaren errapean: bainan çorcigarren egunean eta handic goiti escaint ditazque Jaunari.
28 Behia edo ardia ez dituçue egun berean beren umeequin imolatuco.
29 Imolatzen badioçue bitima bat esquer onetan Jaunari, jabalquiçun içan ahal daquiçuençat,
30 Egun berean janen duçue bitima, eta ez da hartaric den-gutiena biharamun goiceco gueldituren. Ni naiz Jauna.
31 Beguira eta bethe çatzue ene manamenduac. Ni naiz Jauna.
32 Berautzue liçun ene icen saindua, sainduetsia içan nadien Israelgo semeen erdian. Ni naiz çuec sainduesten çaituztedan Jauna,
33 Eta Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana, çuen Jainco iduc neçaçuençat. Ni naiz Jauna.