Lebiticoa 18 BHNT

1 Jauna Moisi minçatu cen, erraten cioelaric:

2 Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Ni naiz çuen Jainco Jauna:

3 Ez duçue eguinen ez çuec egon çareten Eguiptoco lurreco azturen arabera, ez-etare çuec sarraraztera nohan Canaan-herricoen arabera, etzarete hequien legueei jarraiquiren.

4 Ene erabaquien arabera eguinen duçue, eta beguiratuco ditutzue ene manamenduac; hequien arabera ibiliren çaizte. Ni naiz çuen Jainco Jauna.

5 Beguira çatzue ene legueac eta erabaquiac: hequien arabera eguiten duen guiçona, hequien bidez bicico da. Ni naiz Jauna.

6 Guiçona etzaio hurbilduco bere odoleco emacume hurcoari, haren baithaco ahalqueriazco alderdien aguercera. Ni naiz Jauna.

7 Ez dituçu aguertuco çure aita baithan eta ama baithan ahalquesun direnac: ama, ama duçu; ez dioçu ahalquea emanen.

8 Ez dituçu aguertuco çure aitaren emaztea baithaco ahalquesun direnac; ecen çure aitari ahalquea ematea laiteque.

9 Aitaganicaco edo amaganicaco çure arreba, etchean edo campoan sorthua denari ahalcatzeco alderdiac ez diozcatzu aguertuco.

10 Çure semearen alaba baithan edo çure alabaganicaco alaban ez duçu ahalcatzecoric aguertuco, ceren çure ahalquea bailitaque.

11 Ez dioçu ahalquea aguertuco çure aitaren emazteac çure aitari eman dioen alabari, ecen çure arreba da.

12 Ez dioçu ahalquea aguertuco çure aitaren arrebari, ecen çure aitaren haraguia da.

13 Ez dioçu ahalquea aguertuco çure amaren ahizpari, alabainan çure amaren haraguia da.

14 Ez dioçu ahalquea aguertuco çure aitaren anaiari, eta etzare hurbilduco haren emazteari, ceinaren ahaidegoan sorthua baitzare.

15 Ez duçu aguertuco çure erreinaren ahalquea, ceren çure semearen emaztea baita, eta ez duçu aguertuco haren baithan itsusi dena.

16 Ez dioçu ahalquea aguertuco çure anaiaren emazteari, ceren çure anaiaren ahalquea bailitaque.

17 Ez dioçute ahalquea aguertuco çure emazteari eta haren alabari: ez dituçu hartuco ez çure semearen alaba, ez çure alabaren alaba, hequien baithan ahalquesun direnen aguerceco, ceren çure emaztearen haraguia baitira, eta horrelaco hurbilceac odoleco kutsatzeac baitira.

18 Ez duçu çure emaztearen ahizpa haren ohaidetasunetan hartuco, eta hura bici delaric ahizparen baithan ahalquea ez duçu aguertuco.

19 Astagaitzequin den emaztequiari etzare hurbilduco, eta ez duçu aguertuco haren lohitasuna.

20 Etzare çure lagunaren emazteari hurbilduco, eta ez duçu harequin nahasqueria likitsic eguinen.

21 Çure umetaric ez duçu emanen Moloquen idolari consecratzeco, eta ez duçu Jaincoaren icena liçunduco. Ni naiz Jauna.

22 Etzare guiçonquiari hurbilduco emaztequiari beçala, ceren-eta icigarriqueria bat baita.

23 Etzare aciendari hurbilduco, ez-eta harequin kutsatuco. Emaztequia ez da aberearen azpian jarrico, ez harequin balsaturen, ceren tzarqueria gaitza baita.

24 Etzarete lohituco çuen aitzinean eragotziren ditudan jendaqui guciac kutsatuac diren itsusquerietan,

25 Eta ceinetaz liçundu baita lurra. Neronec beguietsico ditut hequien tzarqueriac, lurrac berac iraiz ditzan bere egoiliarrac.

26 Beguira çatzue ene legueac eta erabaquiac, eta horrelaco icigarriqueriaric ez beçaçue eguin ez herricoec ez çuen toquietan dabilçan campotarrec.

27 Alabainan çuen aitzinean içatu diren lurreco egoiliarrec eguin içan dituzte gaitzesgarriqueria horiec oro, eta lurra lohitu dute.

28 Berautzue beraz, halacoric eguiten baduçue, çuen aitzinean içatu den jendaquia beçala çuec ere orobat iraiz cetzazten.

29 Horrelaco icigarriqueriaric eguinen duena, galdua içanen da bere populuaren erditic.

30 Beguira çatzue ene manamenduac. Berautzue eguin çuen aitzinean içatu direnec eguin dutena; ez betzaizte halacoz kutsa. Ni naiz çuen Jainco Jauna.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27