14 Bainan Jaunari eguiten den holocaustaren escainça hegastinetaric balitz, ttorttoiletaric edo usocumetaric,
15 Apheçac escainico du hura aldare ondoan, burua lephotic bihurturic, eta sakico urraduratic odola ixurico du aldare bazterraren gainera.
16 Paparoa eta hegatsac arthiquico ditu aldarearen sahetsera iguzqui-sorceco aldera, hautsac ixurcen ohi diren lekura.
17 Hegalac trencatuco ditu, eta bitima ez du ebaquico, ez-etare burdinazco tresnaz çathituco, eta erreco du aldarearen gainean, sua azpitic emanicaco egurrarequin. Hori da holocausta bat eta escainça bat usainic goçoenecoa Jaunari.