7 Eta sua eçarrico dute aldarean, lehenic egur meta xuxendu-eta;
8 Eta gainean antolatzen dituztelaric ebaquiac diren membroac, erran nahi da burua, eta guibelari datchicoten guciac.
9 Sabela eta çangoac urean garbituric, apheçac erreco ditu aldare gainean, holocaustetan eta usain onetan Jaunari.
10 Escainça acienda xurietaric balin bada, holocausta ardi edo ahuncetaric, orotsa eta narriogabea hautatuco du escainçaileac.
11 Eta Jaunaren aitzinean imolatuco du aldarearen sahets ipharrari dagoenean: eta Aaronen semeec ixurico dute haren odola aldare gainean inguruan:
12 Eta ebaquico dituzte membroac, burua eta guibelari datchicotenac oro, eta eçarrico dituzte, sua azpitic içan behar duten egurren gainean:
13 Bainan sabela eta çangoac urean garbituco dituzte. Apheçac, escaini guciac erreco ditu aldarearen gainean holocaustetan eta usainic goçoenetan Jaunari.