1 Eta Aaronen seme Nadabec eta Abiuc isensunciac harturic, eçarri çuten hequietan sua, eta haren gainean isensua, Jaunaren aitzinean escaincen çutelaric su atzea: hori cen manatua içan etzitzaiotena.
2 Eta Jauna ganic su bat ilkiric, iretsi cituen, eta hil ciren Jaunaren aitzinean.
3 Eta Moisec erran cioen Aaroni: Hau da Jaunac errana: Sainduetsia içanen naiz niri hurbilcen direnen baithan, eta goretsia içanen naiz populu guciaren aitzinean. Hori aditzearequin, Aaron ixildu cen.
4 Bada, Moisec deithuric, Aaronen osaba Ocielen semeac, Misael eta Elisaphan, erran cioten: Çoazte eta har çatzue çuen anaiac tabernaclearen aitzinetic, eta eraman çatzue campez haindira.
5 Eta berehala goanic, hartu cituzten lurrean hilac çaudecinac, beren liho athorrac soinean, eta manatu beçala arthiqui cituzten campora.