1 Moisi eta Aaroni minçatu cen Jauna, cioelaric:
2 Erroçute Israelgo semeei: Lurreco abere gucietaric hautchec dira jan behar ditutzuenac.
3 Lau hatzetaco abereetaric janen ditutzue hatzeco behatza urratua dutenac eta ausnarrean haritzen direnac.
4 Ordean ausnarreçaletaric, behatza duena bainan ez urratua, hala nola camelua eta gaineracoac, ez duçue hura janen, eta lohien arteco iduquiren duçue.