2 Erroçute Israelgo semeei: Lurreco abere gucietaric hautchec dira jan behar ditutzuenac.
3 Lau hatzetaco abereetaric janen ditutzue hatzeco behatza urratua dutenac eta ausnarrean haritzen direnac.
4 Ordean ausnarreçaletaric, behatza duena bainan ez urratua, hala nola camelua eta gaineracoac, ez duçue hura janen, eta lohien arteco iduquiren duçue.
5 Sagarroia, ausnarreçalea delaric behatza urratua ez duena, lohia da.
6 Erbia ere bai: ecen ausnarreçalea da, bainan ez du behatza urratua.
7 Eta urdea, behatz urratuarequin delaric, ez da ausnarreçalea.
8 Abere horien haraguietaric ez duçue janen, eta ez duçue horien hiliquia uquituco, ceren lohi diren çuençat.