20 Hegaldaca eta hambatean lau hatzen gainean ibilcen diren guciac hats içanen çaizquitzue.
21 Ordean lau hatzen gainean dabilana, bainan guibeleco çangarrac luceagoac dituelaric hequiequin lurraren gainean jaucica ibilcen dena
22 Jaten ahal duçue, hala nola brucoa, atacoa, ophiomacoa eta xartala, cein bere motaren arabera.
23 Bainan hegaldaca dabilçanetan, lau hatz baicic ez dituztenac hats içanen çaizquitzue.
24 Eta edocein hequien hiliquia uquituco duena, kutsatuco da eta lohi egonen arrats arteo:
25 Eta hequien hiliquitic cerbaiten erabilceco premian içan baledi, garbituco ditu bere soinecoac, eta lohi içanen da iguzquia sarthu arteo.
26 Edocein abere, hatzean behatza duena, bainan urratugabea, eta ausnarrean haritzen ez dena, lohi içanen da; eta hura uquitzen duena kutsatuco da.