27 Lau hatzen gainean dabilçan abere gucien arteco, escuen gainean ibilcen dena, lohi içanen da; haren hiliquia uquituco duena kutsatua içanen da arrats arteo.
28 Halaco hiliquiric erabilico duenac, soinecoac garbituco ditu, eta arrats arteo lohi içanen da, ceren halaco abere guciac çuençat lohi içanen baitira.
29 Lurraren gainean dabilçan abereetan hautchec ere lohitzat iduquico ditutzue; anjerejerra, sagua eta crocodila, cein bere motaren arabera.
30 Armiarma-sagua, cameleoina, estelioa, musquerra eta sathorra:
31 Horiec oro lohiac dira. Horien hiliquia uquituco duena, arrats arteo lohi içanen da:
32 Eta horien hiliquitic edocein gaucetara cerbait eror badadi, kutsatua içanen da, nahiz çurezco unci, nahiz soineco, larru edo marrega: eta cerbait lanetan erabilcen diren unciac, urean garbituco dira, eta lohi içanen dira arrats arteo; eta guero xahu eguinac içanen dira.
33 Bainan lurrezco uncia ceinetara holacoric cerbait erorico baita, kutsatuco da, eta horren gatic hausteco da.