36 Bainan ithurriac, urteguiac eta urbildegui guciac xahu içanen dira. Erran hiliquia uquituco duena içanen da lohi.
37 Hequietaric cerbait erorcen bada haciaren gainera, ez du kutsatuco.
38 Bainan norbaitec hacia urez busti badu, eta guero hiliquiz uquitua bada, ordutic kutsatua da.
39 Jatea cilhegui çaitzuen abereetaric bat bere baitaric hilcen bada, haren hiliquia uquituco duena, arratseraino lohi içanen da.
40 Hartaric janen edo ekarrico duenac, soinecoac garbituco ditu, eta arrats arteo lohi içanen da.
41 Lurrean herrestaca dabilan gucia, hats içanen da, eta ez da jateco harturen.
42 Ez duçue janen lau hatzetaco eta guehiagoco abere bulharraren gainean dabilana, edo lurrean herrestatzen dena, ceren-eta hats baita.