42 Ez duçue janen lau hatzetaco eta guehiagoco abere bulharraren gainean dabilana, edo lurrean herrestatzen dena, ceren-eta hats baita.
43 Etzatzuela notha çuen arimac, eta etzaçuela hequietaric batere uqui, lohi içan etzaiztecençat.
44 Ecen ni naiz çuen Jainco Jauna: saindu içan çaitezte, ceren saindu naicen ni. Etzatzuela kutsa çuen arimac lurraren gainean higuitzen diren cierpeez.
45 Ni naiz ecen Jauna Eguiptoco lurretic atheratu çaituztedana, çuen Jaincoa içan nadiençat. Saindu içan behar duçue, saindu naicelacotz ni.
46 Hau da leguea, acienda, hegastin, urean dabilçan eta lurrean herrestatzen diren abere mota gucien gainecoa,
47 Eçagut deçaçuençat cer den xahu eta cer lohi, eta jaquin deçaçuen cer behar duçuen jan eta cer utzi.