7 Eta urdea, behatz urratuarequin delaric, ez da ausnarreçalea.
8 Abere horien haraguietaric ez duçue janen, eta ez duçue horien hiliquia uquituco, ceren lohi diren çuençat.
9 Hauquiec dira urean sorcen direnac eta jatea sori direnac: hegalac eta ezcatac dituzten guciac, nahiz itsasoan, nahiz hibaietan eta ur-maeletan, janen ditutzue.
10 Bainan urean dabilçan eta bici direnetan, hegalic eta ezcataric ez dituztenac, hatsçat iduqui
11 Eta higüincetan içan behar ditutzue: ez duçue janen hequien haraguietaric, eta hequien hiliquiari bazter eguinen dioçuete.
12 Uretan hegal eta ezcata gabe diren guciac lohi içanen dira.
13 Hegastinetan, hauquiec dira jan behar ez ditutzuenac eta ihes eguin behar dioçuetenac: arranoa, grifoina eta itsas-arranoa;