1 Moisi berriz ere Jauna minçatu citzaioen hunela:
2 Minça çaite Israelgo semeei, eta hau erroçute: Emaztequi, içorra guerthatu ondoan, muthicoquiaz erdico dena, lohi içanen da çazpi egunez, bere hilabethetaco berezgoaren egunetan beçala.
3 Haurra çorcigarren egunean ingurebaquico da.
4 Bera ordean hogoi eta hamahirur egunez egonen da bere xahupeneco odolean. Ez du deusere saindu denic uquituco, eta ez da sainduteguian sarthuren bere xahupeneco egunac bethe arteo.