4 Bera ordean hogoi eta hamahirur egunez egonen da bere xahupeneco odolean. Ez du deusere saindu denic uquituco, eta ez da sainduteguian sarthuren bere xahupeneco egunac bethe arteo.
5 Bainan nexca batez erdi bada, lohi içanen da bi astez, bere odol-galcetan ohi den beçala, eta hirur hogoi eta sei egunez egonen da bere xahupeneco odolean.
6 Eta bere xahupeneco egunac bethe dituenean semearençat, edo alabarençat, urtheco bildots bat holocaustetaco ekarrico du, eta usocume edo ttorttoila bat, bekatuarençat, lekucotasuneco tabernacle-sarcera, eta emanen diozca apheçari;
7 Eta hunec escainico ditu Jaunaren aitzinean, eta haren bekatuarençat othoitz eguinen du, eta hola xahutuco da bere odol ixurcetic. Hori da muthicoquiaz edo nexcaz erditzen denaren leguea.
8 Eta ez badu kausitzen eta ez badeçaque esqueint bildotsa, hartuco ditu bi ttorttoila edo bi usocume, bat holocaustetaco, eta bercea bekatuarençat; apheçac harençat eguinen du othoitz, eta hola xahutuco da.