1 Guero Jauna minçatu cen Moisi eta Aaroni, erraten ciotelaric:
2 Guiçona, ceinari larruan eta haraguian atheratuco baitzaio cara mudazcoric edo bixicaric, edo cerbait arguidura beçalatsucoric, erran nahi da leguen-çauria, eramana içanen da Aaron apheçaren aitzinera edo haren semeetaric baten gana.
3 Hunec ikusten duenean leguena larruan, eta ileac çurira mudatuac, eta leguenaren itchura den toquia sarthuagoa dela larrua baino eta berce haraguia baino, lehenaren çauria da, eta apheçaren erabaquitic guiçona lagunetaric berecia içanen da.
4 Bainan çuritasun argui hura larruan bada, eta berce haraguia baino sarthuagoa ez bada, eta ileac leheneco caran badaude, apheçac guiçona çazpi egunez hersia iduquico du,
5 Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: eta baldin leguena ez bada guehiago handitu, eta ez baditu larruan aitzineco neurriac iragan, berriz berce çazpi egunez hersico du.
6 Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: eta leguena ilhunago bada, eta ez bada larruan hedatu, xahutuco du guiçona, ceren çaragarra baita: guiçonac garbituco ditu bere soinecoac, eta xahu içanen da.
7 Baldin apheçac ikusia içan ondoan, eta xahu atheratua, leguena berriz hedatzen balitz, guiçona apheçaren gana bihurtua içanen da,