13 Apheçac beguiratuco dio, eta erabaquico du leguenic xahuena duela, gucia çuritu duelacotz, eta hortaco xahu içanen da.
14 Bainan haragui bicia aguertuco çaioenean,
15 Orduan apheçaren erabaquitic lohi atheratuco da, eta lohien arteco iduquia içanen da; ecen haragui biciarequin nahastecatzen den leguena, lohi da.
16 Baldin berriz çurira bihurcen bada, eta guiçona osoqui estalcen badu,
17 Apheçac beguiratuco dio, eta xahutzat atheratuco du.
18 Baldin norbaiti haraguian edo larruan çauri bat sorthu baçaio eta sendatu,
19 Eta çauri-lekuan aguercen bada orbain bat çuria edo gorrastzara, guiçona apheçaren gana erakarrico da.