23 Bainan bere lekuan baratzen bada, çauriaren orbaina da, eta guiçona xahu içanen da.
24 Bainan suz erreric sendatu diren haraguiac eta larruac orbaina çuri edo uher badute,
25 Apheçac beguiratuco dio, eta çurira bihurtu bada, eta haren lekua larru gaineracoa baino sarthuagoa; lohitzat atheratuco du guiçona, ceren leguenaren çauria orbainean sorthu baita.
26 Ileen cara hala-hala egon bada, eta çauria ez bada gaineraco haraguia baino sarthuagoa, eta leguenaren ithura gobela balin bada, apheçac guiçona hersico du çazpi egunez,
27 Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: leguena barraiatu bada larruan, guiçona lohitzat atheratuco du.
28 Bainan çuritasuna bere lekuan egon bada garbia içan gabe, erretzapeneco çauria da: eta horren gatic guiçona xahutzat atheratuco da, ceren orbaina erredurarena baita.
29 Guiçona edo emaztequia, ceinari buruan edo biçarrean haci baitzaio leguena, ikusiac içanen dira apheçaz.