26 Ileen cara hala-hala egon bada, eta çauria ez bada gaineraco haraguia baino sarthuagoa, eta leguenaren ithura gobela balin bada, apheçac guiçona hersico du çazpi egunez,
27 Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio: leguena barraiatu bada larruan, guiçona lohitzat atheratuco du.
28 Bainan çuritasuna bere lekuan egon bada garbia içan gabe, erretzapeneco çauria da: eta horren gatic guiçona xahutzat atheratuco da, ceren orbaina erredurarena baita.
29 Guiçona edo emaztequia, ceinari buruan edo biçarrean haci baitzaio leguena, ikusiac içanen dira apheçaz.
30 Eta lekua sarthuagoa bada berce haraguia baino, ilea horasta eta ohi baino meharragoa, apheçac hainac lohitzat atheratuco ditu, ceren leguena burucoa eta biçarrecoa baita.
31 Bainan ikusten badu plaparen toquia inguruco haraguiarequin bardinean dela eta ilea belz, guiçona hersico du çazpi egunez,
32 Eta çazpigarren egunean beguiratuco dio. Baldin plapa hedatu ez bada, eta ilea bere caraco badago, eta çauriaren toquia berce haraguiarequin bardin,