34 Baldin çazpigarren egunean ikusten bada çauria bere lekuan egon dela, eta ez dela berce haraguia baino sarthuagoa, apheçac xahu atheratuco du, eta xahu içanen da bere soinecoac garbitu ondoan.
35 Bainan xahutu-eta, plapa hedatzen bada oraino larruan,
36 Ez du guehiago bilhatuco hea ilea horitu denez, ceren den agueriqui lohia.
37 Bada, plapa baratu bada, eta ileac belz badira, eçagut beça guiçona sendatua dela, eta ausarqui xahutzat athera beça.
38 Guiçon edo emaztequi, larruan çuria aguercen çaioenari,
39 Apheçac beguiratuco çuritasun ubelac arguitzen duela larruan kausitzen badu, jaquin beça ez dela leguena, bainan plapa çuri bat, eta guiçona xahua dela.
40 Guiçona, ceinari ileac burutic erorcen baitzaizco, karçoil da eta xahu: